Euli saldo bat Madrilen

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2008-02-05 00:18
6

Badira hiru aste edo Google Analytics aplikazioa erabiltzen dudala blog honetan, zuek guztiak ondo kontrolatuta izateko. Horren gaiztoa naiz, bai.

Horregatik, badakit blog honek egunero jasotzen dituela 3-4 bisita Madrildik. Bederatzigarren postua betetzen du Espainiako hiriburuak nire hirien zerrenda pertsonalean, euskal hiriburuak, Eibar, Zamudio eta Temperen ostean. (Tempe Arizonan omen dago: Cheers, Tempe! And thanks for the visits!).

Tira, harira.

Madrilen izango naiz datorren astelehenean, nirea ez den baina bere garaian dezente sufriarazi zidan liburu baten aurkezpenean. Honekin batera, nire blog-irakurle madrildarrak gonbidatu nahiko nituzke ekitaldira. Callaoko Fnac-en izango da, iluntzeko 20:00etan.

Bai, badakit. Asko esatea da Madrilen 3-4 irakurle ditudala. Litekeena da bisita horiek zoofilia eta intzestua hitz-gakoak erabiliz hona ailegatu izana (izugarria, hitz horiek erakartzen dutena).

Laster Bilboko ekitaldiaren berri emango dut, zoofilia eta intzestuaz aparte, hemengo norbaitek bestelako interesak ere izango dituelakoan.

markos zapiain

markos zapiain 2008-02-05 14:59 #1

Jon Bilbaoren "El hermano de las moscas" Bilboko FNACen otsailaren 14an aurkeztuko dute, ostegunez, 19:00etan.

Bide batez, Katixa, Jon Bilbao hori zer da, tropelekoa ala zure belaunaldikoa?

Ezaguna da Obama Girl-en bideoa, eta Obama versus Giuliani, Barelypolitical.com-ekoek egina.

Ezin liteke hemen antzeko zerbait egin literaturan? Hasieran, tropeleko literato malenkoniatsu bat, espigoi baten muturrean, bakarrik, itsaso azkengabera harritxoak jaurtiz, triste, tropelekoa denez ez baitiote merezi adinako jaramonik egiten. Mendiguren, Pipi, Epaltza, Zaldua, Mujika, Aranbarri, Alonso... Edo bestela denak batera, gang goibela.

Halako batean zu itsasotik irten eta guregana zatoz, gure talentua miretsiz eta aldarrikatuz gu salbatzera. Bideoklipak ondo ematekotan oso kursi eta estereotipatua behar luke, baina abesti bikain batek berrerosia, Obama Girl-en bezala.

markos zapiain

markos zapiain 2008-02-05 17:39 #2

google analytics-ek bermeotar bat bost minuturo sartzen zaizula salatuko zizun baina ez kezkatu, ez da blog jazarpena, etxetik denek alde egin dute (mozorroturik) eta ezinegonak jo nau, nire erantzunari erantzun ote diozun

katixa

katixa 2008-02-05 17:45 #3

Eta zu ez zara mozorrotzen, Markos?

"Gang goibela": izugarri gustatu zait irudi hori. Talentua duzu,
Markos, izugarria zara. Animo, segi horrela.

(Zer moduz egin dut?)

maria

maria 2008-02-05 18:25 #4

Ez zaitez google analytics hortaz batere fidatu ;) Izan liteke Madrileko irakurle hori ni neu izatea IruƱatik. Antza, badaude zenbait konexio guzurtero hortik galduta.

markos zapiain

markos zapiain 2008-02-05 19:28 #5

milesker, katixa, erdi saizarbitoria erdi cano senti nadin lortu duzu

aspaldion kleopatra joaten naiz, ez baitut beste mozorrorik, baina ederregia da, eta iaz, ordu txikitan etxera baserri-auzo batetik bueltan nentorrela, zerri batek eraso egin zidan asmo ilunekin, mozorroak erakarririk ziurrenik

koinatu magrebtarrak iazko udaberrian oparitu zidan txilaba erabili beharko dut aurten, ea zerria ez erakartzeaz gain txerrikia uxatzen dudan, zeren tropelaren kolesterola belaunaldi zahar eta gazteagoena baino okerrago baitabil

kulero hiztun bat

kulero hiztun bat 2008-02-07 18:05 #6

InformaziƱo gehiago:

http://jonbilbao.wordpress.com/2008/02/02/el-hermano-de-las-moscas/

Utzi iruzkina: