Urriarekin batera itzuli dira gure inguruan loratzen eta garatzen diren irakurzaleen tarte, txoko, klub, party eta dena delakoak. Hasi da, esaterako, Iban Zalduak Gasteizen gidatzen duen Irakurleen Kluba. Andu Lertxundi izango dute aurki, Ihes Betea nobelaren inguruan hitz egitera gerturatuko dena. Baina nik nireaz hitz egin behar dut. Izan ere, kurtso honetan Mahatserriko Irakurlearen Tartea Uxue Alberdi eta bion ardura izango baita. Orain arte Julen Gabiria aritu da lan honetan, baina arrazoi on bat tarteko, Uxue eta bioi pasa digu testigua. Hilean behin batuko gara, hileko azken asteazk...
Ez naiz bereziki Springsteen zalea. Beste belaunaldi batekin (nire gurasoen belaunaldiarekin) lotzen dut kantaria. “Born in the USA” edo “Dancing in the Dark” bezalako kantak entzuten ditudanean ere, burura datorkidan irudia hori da: gurasoen etxean dauden binilo zaharrak. Eta hala ere, lagun bati ilusioa egiten ziolako, eta entusiasmoaren aurrean mimetikoa naizelako oso, asteartean, goizean goizetik, Boss-a ikusteko sarrera bat lortzearen balentria saiatu nuen. Erronka txiki bat, zergatik ez. Salmenta puntuetara jotzea berehala baztertu dut: bart gauetik nik baino gogo handiagoak dituzten...
Elkarbizitza jokuan, eta ni berriz, kontu ttikietan...Bihar aurkeztuko dugu, beste lagun hauekin batera, Donostiako Bilintx dendan, 11:30etan.
Nire maskuria txikia da. Txiza egin behar dut etengabe. Horregatik, askotan egiten dudalako agian, gauza xelebreak gertatzen zaizkit komunerako bidean, noizean behin. Sekta batek ia-ia atrapatzen nauenekoa kontatu nizuen. Atzokoa askoz erromantikoagoa izan zen. Komunen bila nengoen Kursaalen, Shadows in the Palace hastear zegoela eta nahiko estututa, Paul Auster berarekin talka egin nuenean. Uste dut bere altura horretatik ez zuela oinetan zuen inurria ikusi ere egin. Baina, tira, ni pozik geratu nintzen. Brooklyn-en bere bila ibili nintzela gogoratu nuen, eta azkenean non eta Donostian to...
(Udako kontu bat, uda gaur amaitu dela aprobetxatuz.) Ean burututako Poesia Egunen barruan, Emakumeak Euskal Literaturan izeneko mahai-inguru batean hartu nuen parte. Bertan, Uxue Apaolazak bere kezka azaldu zuen, bi hitzalditara gonbidatua izan delako bere bizitza osoan, bietan gaia bera izanik: emakumeak eta literatura. Nire esperientzia bestelakoa zen, eta pixka bat puztu nintzen barrutik, bere eta nire egoerak konparatuz. Izan ere, mahai-inguru hura zen nire lehen eme-ekitaldia. Guztira lau hitzaldi, mahai-inguru edo antzeko aktotan ibilia naiz “idazle” etiketa jarri zidatenetik, eta ...
Nire lagun bat New Yorken zegoen 2001eko irailaren 11n. Egun bat lehenago heldu zen hirira, turista xume gisa, eta gertakari lazgarri horren testigu mutu bilakatu zen, handik astebetera aireportuak berrireki zituzten arte. Mutu esan dut, ez dakit zergatik (klixeak eramanda, seguru), askotan kontatzen baitu bere abentura, eta oraindik seme-alabarik ez duen arren, bere bilobei ere New Yorkekoa kontatuko diela iruditzen zait. Ez da nolanahiko batailatxoa.Egun horietan gehien inpresionatu zuena zer izan zen ere behin baino gehiagotan kontatu dit. Times Square inguruko taberna eta kafetegi ugari...
Zer da hau?Ezin sinetsita nabil.Leihaketa publiko baten ostean, hutsik utzi dute sariketa eta beste kartel hau enkargatu dute. Orain, Gasteizko kaleetatik zintzilik daude kartelok, auzo lotsa eraginez.Pena nuen aurtengo Zeledon jaitsiera galtzeagatik, baina joan egin zait.
Tachito Somoza bere autoarekin batera lehertu aurretiko momentua perfektua izan omen zen. Ez dakit. Hori Atlantikoaren bestaldean gertatua zen, ni jaio gabe nengoen. Pasa den larunbatean, Eako moilan, bizirik nengoen (hala uste dut behintzat) eta gaueko udetan bakarrik posible den perfekzio momentu horietako batean sentitu nintzen. Orduan bai. Ez bakarrik uda zelako eta gaua zelako. Ez bakarrik Eako moilan geundelako. Bagenuen ere zeru garbi bat bere izar guztiekin, eta ardo kopa bat (edo bi?) eta Wieslawa Szymborska, Rosalía de Castro, Sharon Olds, Chus Pato eta beste hainbeste, Mir...
Baionan izan naiz gaur, UEUko Literatura sailak antolatutako ikastaroaren barruan hitzaldi bat ematen. Izenburua: "Liburua gehiago gustatu zitzaidan". Askotan irakurri dugun liburu baten zine-adaptazioa ikusten dugunean botatzen dugun esaldi topikoa.Gure hotelean lo egiten zuten "Lycée anglais" bateko ikasle maitagarriei zazpietan jaiki beharra erantsi behar izan diogu. Lau kaferen ostean begiak zabaldurik agertu naiz ikasleen aurrean. Biba ni!Masokista ugari dagoenez gure artean, SlideShare delakoaren bitartez uzten dizuet hemen hitzaldiaren PowerPointa. Disfrutatu.Gero Harkaitz Cano etorr...