G&A (Gauez eta Azpikeriaz)

Katixa Agirreren blog kriminala

Ilundu du eta autobusetik jaisten naiz, etxera joateko asmoarekin. Nire aurretik hiru neska jaitsi dira, arte ederretako ikasleak, antzaz. Markesinan dagoen iragarkiari begira geratu dira. -         Ba nik ez dut iragarki hau ulertzen –batak. -         Ez, nik ere ez. Ez gazteleraz, ez euskaraz, ez dut ezer ulertzen -besteak. Hirugarrenak harridura aurpegia jartzen du: -         Nola ez ba? Argi dago gero. Eskubiko laranjak gizonezkoen burua errepresentatzen du: hutsik da...


Aurkeztuak izan zirenean, gizonak ateraldi xelebre bat saiatu zuen, atsegina izan nahi zuelako. Emakumeak gehiegizko karkara bota zuen, atsegina izan nahi zuelako. Gero bakoitzak bere etxerantz egin zuen, autoan eta bakarrik, aurrera begira, keinu bera bion aurpegietan. Elkar aurkeztu zituen gizonak ez zituen bi horiek oso gustuko, baina kontrakoa ematen zuen aditzera, mundu guztiarekin harreman onak izatearekin kezkatua. Azken finean, batek daki, ezta? Ez al da hala? Ez al da hala? A Radically Condensed History of Postindustrial Life David Foster Wallace


1984

10

Gerra bakea da. Askatasuna esklabotza da. Ezjakintasuna indarra da. "ETAk martxoaren 24ko 00:00etan abiaturiko ekintza armatuen etenaldi iraunkorra indarrean dagoela adierazi nahi du" eta aldi berean "erantzuteko erabakitasun osoa daukala ere adierazi nahi du".1984 bueltan da: urte berri on!


Hori da plana, behintzat. Bueltan kontatuko dizuet. Urte berri on guztioi!


Zergatik nahiko luke psikopata batek nire etxean sartu eta ni odol hotzean hil? Mila arrazoi bururatzen zitzaizkidan, eta arrazoiak bukatuta ere, berdin; izan ere, noiztik behar ditu arrazoiak psikopata batek, asasinatzeko? Nola ailegatuko litzateke psikopata bat nire ohera? Nola zabalduko lituzke atariko bi ateak, etxeko ate blindatua, nik ate aurrean kokatuko barrikada pisutsua? Psikopatek baliabide ugari dituzte, gauza jakina da: giltzen kopia klandestinoak, leherkariak, arnesak, leihotik sartzeko-edo… Bakarrik nengoen etxean. Bakarrik nire imajinazio morbosoarekin. Ezin nuen lorik hartu...


Nire bizitzako garai ilun batean Callaoko Fnac-era joaten nintzen paseoan. Gran Vian bizi nintzenez, eta Gran Via ez denez edozein umore duzula ere jasan daitekeen kale bat, Fnac-eko beroa eta moketa nahiago nuen askotan. Gainera, sotoko kafetegian euro bakar baten truke zerbitzatzen zizuten ebakia: inguruko kafetegietan ez zen euro eta erditik jaisten.   Gaur, garai ilun horiek gogora ekarri ditut eta Bilbon ireki berri duten Fnac-era jo dut. Lehenik eta behin sekula nirea izango ez den aparatutxo txuri baten aurrean geratu naiz, ezinezko maitasunaren sastada bihotzean. Gero Godard-e...


Alferkeriarako joera naturala daukat, betidanik, eta joera horrek errunduntasun sentimenduak piztu ohi dizkit. Gehiago ikasiko banu, gogorrago egingo banu lan, denbora gutxiago xahutuko banu interneten edo telebista aurrean, goizetan hain ohe-zalea ez banintz… eta autobusean, zergatik geratzen naiz leihotik begira, lana aurreratu beharrean? Zergatik uzten dut beti biharko gaur egin nezakeena? Horrelako sentipenek aztoratzen nautenean, ordea, ondo dakit zer egin. Argazki honi begira geratzen naiz.Dachaun atera nuen, Munich inguruetan dagoen kontzentrazio-esparruan, gaur museo bihurtuta. Arbe...


Atea nire bizkarrean itxi denean konturatu naiz. Sakelako telefonoa ahaztu egin dut. Erlojuari begiratu diot. Ozta-ozta harrapatu dezaket autobusa oraintxe abiatzen banaiz; etxera igotzen banaiz, telefonoa hartzera, akabo.Argi dago egin behar dudana. Egun oso bat sakelako telefonorik gabe: eta zer? Hogeita bat urtez bizi izan nintzen mugikorrik gabe, lasai eta zoriontsu. Gai naiz, noski, egun bat ditxosozko tramankulurik gabe pasatzeko. Bulegoan, gainera, telefonoa badut. Beraz, zein da arazoa?Ez dago arazorik. Dena ondo doa. Aske sentitzen naiz. Desberdin.Baina.Gaur bankutik dei bat jasotz...


Ez dutela kondoirik nahi?To kondoia!Herbeheretan, Hiesaren Kontrako Nazioarteko Egunaren erreibindikazioak elizaraino eramateko asmatu dutena.


Larunbatean Loiuko aireportuan izan nintzen. Fakturatu eta berehala eskuratu zidaten Europar Batasunak ezarritako segurtasun neurri berriak azaltzen dituen libelo bat. Legalitatearen barruan bidaiatzeko prest nengoela uste nuen, baina txundituta geratu nintzen neurri horietako batek bete-betean harrapatzen ninduela ikusterakoan. Ez naiz likido edota objektu zorrotzez ari, horietaz txintxo-txintxo libratu bainintzen. Orain arte nahiko ezkutuan mantendu nahi izan duten beste neurri batetaz ari naiz. Antza denez Europar Batasunak LIBURUA objektu arriskutsutzat jo du. Bai, lagunok, hemendik au...