G&A (Gauez eta Azpikeriaz)

Katixa Agirreren blog kriminala

Munduko aita guztien kontra herra bereziren bat dudala gezurtatzeko, aitatasuna ospatzen duen liburu bat gomendatzera natorkizue gaurkoan. 20 días con Julian y Conejito du izena gazteleraz. Bere autorea: Nathaniel Hawthorne. Idazle iparramerikarra ezagutzen dutenentzat, lan honek bere fikzio lanekin zerikusi gutxi duela argitu beharra dago. Hemen ez dago deabrurik, indar zitalik, bekatuaren itzalik. Dagoena Julian txikitxo bat da, Hawthorne-en semea, alegia, askotan deabrutxo baten antza hartuko duena. Liburutxoa egilearen bitakora bat baino ez da, lumaz eta paperean idazten ziren horietako...


Eszena hurrengokoa da: L. aita berriak paseoan atera behar du bere umetxoa, eta bere bi lagun minei deitu die, gizonezkoak hauek ere, paseoan laguntzeko. Hantxe daude laurak, L., bere umetxoa eta bi lagunak, parke batean, hontaz eta hartaz hitz egiten, noizbehinka umea mimatzen, eguzkiaz disfrutatzen. Eszena ederra da. Eta benetakoa. Ni neu izan naiz testigu. Kontua da L. ez dela Luis baizik eta Lars, eta eszena ez dela gure inguruan garatzen (susmatuko zenuten, ezta?) baizik eta horko iparraldeko Suedian. Polita litzateke ere gure inguruan ikustea. Erraz irudika dezaket (askotan ikusi d...


Urteko boladarik zailena da hau niretzat. Lan gehien pilatzen zaidan garaia, eta lan egiteko gogo gutxienekin sentitzen naizenean. Irakasle-jende gehiena antzera omen gabiltza. Beroaldiaren hasierak eguna olgetan igarotzera bultzatzen gaituelako izango da (ez, arrazoi hori ez da aurten aplikagarria). Edo eskura dugun oporraldi luzeak irrika bizia pizten digulako (unibertsitate-irakasleen oporrak ez dira jendeak uste duen bezain luzeak, baina tira). Edota mimetismo hutsa: ikasleak azterketekin zoratu samar dabiltza, eta beren aldarte aztoratua kutsatu egiten digute, koitaduek. Arrazoiek ez d...


Zakila luzatu nahi dizute, prozac apur batekin zure bizitza alaitu, oheko super-heroi bihurtuko zaituzten pilula urdinak saldu. Ziur zuri ere ailegatu zaizula horrelako eskaintzaren bat. Mezu elektronikoen %70a mota honetakoa omen da. Spamaz ari naiz: eskatu gabe gure erretiluetara ailegatzen diren mezu komertzial koloretsu eta astun horietaz. Monty Python-en sketch  jenial batean omen dago Spam hitzaren gaur eguneko erabileraren jatorria. Spama, “Spiced Ham” hitzen laburdura, latan saltzen zen txerri haragi merkea zen, ohikoa oso II Mundu Gerra osteko garaietan. Monty Pythonen sketch ...


Etxe berrira aldatu nintzenean amak opari bat egin zidan: landare bat. Oso landare indartsu eta erresistentea zela argitu zidan. Zaintzen erraza. Argi natural apurra eta astean behingo ureztatzearekin nahikoa omen zuen bizitza honetan aurrera egiteko. Seguru naiz zuk ere egin dezakezula, esan zidan, maltzurki. Eta zin degizuet nik ere gai ikusten nuela neure burua. Landare horrek, gurean, bizitza oparo eta zoriontsua izango zuela sentitzen nuela. Orain dela aste batzuk, ordea, landare behinola berdea, horitzen hasi zen. Denboraldi aldaketa zetorrela eta kolore berriak probatzea ez zegoela ...


Lanean, autobusean, sofan eserita. Berdin da non zauden: haiek ez dute inoiz atsedenik hartzen. Edozein ordutan deituko dizute. Zure bizitzan sartuko, zakarki. Misio bat dute. -         Egun on, Agirre anderea*. Ez-dakit-zein bankutik deitzen dizugu. -         A, bai? –nik, eszeptikoki, “banku” hitza entzunda. -         Berri on bat emateko. Hautatua izan zara gure bankuko mailegu bat eskuratzeko: 3.000 euro nahi duzun horretan gastatzeko. -     &n...


Maltzurra da internet. Hari zor dizkiogu mundu honetako gaitz gehienak: pederastia, akosoa, bullinga, mobbinga… Eta pirateria. Hori batez ere. Hala aldarrikatzen dute bederen egile eskubideak kudeatzen dituzten erakundeek: interneten sorrerarekin sorkuntzaren esparruan emandako galerak zenbatezinak direla. Ene, internet. Eta aurrekoa gutxi balitz tramankulu desmitifikatzailea ere bada sare madarikatua. Esaterako: askotan entzuten da Shakespeare eta Cervantes egun berean hil zirela, 1616ko apirilaren 23an. Kasualitate borobila! Baina sarean apur bat arakatzea baino ez dago kointzidentzia h...


Behin baino gehiagotan komentatu dut zenbat maite dudan Ian McEwan idazle britainiarra. Gaur, bi berri pozgarri irakurri ditut berari buruz. Bata, Atonement bere nobelaren adaptazioa laster izango dela gure pantailetan. Bestea, bere azken lanaren (On Chesil Beach eleberria) ehun mila ale saldu dituela Erresuma Batuan, bi aste eskasetan.  Nik Sua Falta Zaigu liburuaren lau ale saldu eta sinatu nituen atzo, Donostian, liburuaren eguna zela eta. Beraz, pentsa daiteke, salmenta zifrek eta kalitate literarioak bat egingo balute (eta McEwanen kasuan horrela delakoan nago) britainiarra ni ba...


Ondo daude oporrak, bai. Okerrena, beti bezala, oporren bukaera. Zeinen azkar pasa behar dugun hemendik... ...hona: Tartean, Lufthansako sandwich lehor bat besterik ez.


Aurrekoan nire buruaz kexatzen nintzen. Gogoan duzue? Gaizki aritzen nintzela elkarrizketetan, ahozkotasunean galtzen nuela nire xarma guztia eta abar. Hamar egun pasa dira eta gauzak okerrera baino ez du egin. Eta dena, norbaitek, fede txarrez, azpikeriaz, hurrengo bideoa bidali didalako. Bertan ikusten da zein ondo aritzen diren beste batzuk, nire makaltasuna are agerikoagoa eginez. Beste blogari batek eskainitako oratoria ikastaro trinkoa onartzear nago honen ostean: