La paresse

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2007-06-01 18:42
3

Urteko boladarik zailena da hau niretzat. Lan gehien pilatzen zaidan garaia, eta lan egiteko gogo gutxienekin sentitzen naizenean. Irakasle-jende gehiena antzera omen gabiltza. Beroaldiaren hasierak eguna olgetan igarotzera bultzatzen gaituelako izango da (ez, arrazoi hori ez da aurten aplikagarria). Edo eskura dugun oporraldi luzeak irrika bizia pizten digulako (unibertsitate-irakasleen oporrak ez dira jendeak uste duen bezain luzeak, baina tira). Edota mimetismo hutsa: ikasleak azterketekin zoratu samar dabiltza, eta beren aldarte aztoratua kutsatu egiten digute, koitaduek.

Arrazoiek ez dute berebiziko garrantzirik. Gauza da alfer sentitzen naizela, eta hara non egiten dudan topo nire alferkeria justifikatu eta sostengatzen duen idazlan batekin. Bere izena: Le Droit à la Paresse edo Nagikeriarako eskubidea. 1880ko liburu-panfleto bat baino ez da, lanerako eskubidearen kontra egiten duena, eta, beste gauzen artean, hiru ordutako lanaldia proposatzen duena. Kuriositate historikoa: bere egilea, Paul Lafargue delakoa, Laura Marx-ekin ezkonduta zegoen. Laura hori ez da Groucho baizik eta Karl-en alaba. Aitaginarreba lanarekin obsesionatuta eta Paul hau nagikeriaren proselitismoa egiten: hau marka!

Datu gutxi hauekin nire interesa piztea lortu du Paul Lafargue-ek. Sarean endredatuz bere testu osoa topatu dut. Frantsesez baino ez. Hasi naiz irakurtzen, gogo biziz hasieran, baina institutuko frantses eskolak urrun geratzen zaizkit eta gainera hor goian ere aipatu dut ze alper nabilen egunotan. Dagoeneko susmatzen duzuen hori konfirmatuko dizuet: gainetik baino ez dut begiratu Nagikeriarako Eskubidea.

Badago beste liburu bat (frantsesez hau ere) irakurri gabeko liburuen gainean hitz egiten irakasten duena. Comment parler des livres que l'on n'a pas lus? da bere izena, (euskal blogarien artean arrunt ezaguna den hori, bai). Nik ez dut liburu horren beharrik ere. Nagikeriarekin  nahiko zait.

Sarkozi Madrilen

Sarkozi Madrilen 2007-06-01 20:58 #1

Beste garai bateko kontsigna zela pentsatu dut, aipatu duzun liburuaren titulua.

Frankismoaren garaian, askotan, erabiltzen ziren estilo horretako leloak manifestazioetan: "ez-dakit-nor, hormara" (mesedez, irakurri manifetan erabiltzen zen/den ohiu-kadentzia; eta kendu "ez-dakit-nor" eta jarri zuk nahi duzuna, ez dut Garzon inguruan ikusi!).

Eta, beraz, zure artikulua osorik eta gustuz, irakurri eta gero konturatu naiz nire frantses kaskarrean eginiko itzulpena ez zela egokia: "Eskubia hormara".

Baina, tira, akaso Pariseko eta hainbat hiri handietako auzune marginaletarako egokia irudituko zaie.

eneko

eneko 2007-06-07 21:44 #2

Ba nik beste frantsez baten liburua irakurtzen ari naiz, hauxe:

Ea gaur ohean bukatzen dudan.

eneko

eneko 2007-06-07 21:46 #3

Uy, barkatu, uste nuen html honek irudiak jartzen uzten zuela...muxubat

Utzi iruzkina: