G&A (Gauez eta Azpikeriaz)

Katixa Agirreren blog kriminala

Nabokovek argi zuen: jenio baten moduan idazten zuen, gizon baten moduan pentsatu eta ume baten moduan mintzatu.Nik ez dut jenio baten moduan idazten, are gutxiago gizon baten moduan pentsatzen, baina hitz egiterakoan (eta liburuaren harira irratian egin behar izan ditudan elkarrizketez ari naiz) ume bat baino baldarrago aritu naiz. Esperientzia falta izango da, urduritasuna, nik idatzitako zerbaiten gainean hitz egiterakoan sentitzen dudan lotsa. Denborarekin sendatzen omen da.Ala ez. Begira bestela nola egiten zuen Nabokovek. Conditio sine qua non omen zen, elkarrizketa egin nahi bazioten...


(Aurreko mezutik dator) Goazen Minos erregeari buruz hitz egitera. Zeus zen bere aita, Europa bere ama. Hain guraso notableekin erraza izan zitzaion postutxo on bat lortzea administrazioan. Zehazki Cretako erregetzan. Minosek bazekin bere botere eta zorte on guztia jainkoei zor ziela, bere entxufe paregabeari, eta, eskerronekoa izaki, Poseidoni eskatu zion Zeusi eskaintzeko moduko opariren bat. Poseidonek zezen zuri lerden bat eman zion (bai, ari gara adarren kontura gerturatzen), baina zezena ikusitakoan Minosek pentsatu zuen: “Nolatan sakrifikatuko dut zezen eder hau? Edozein zezen arrun...


Lagun batek gomendatuta, Comizi d’amore ari nintzen ikusten, Pier Paolo Pasolinik 1965ean asmo soziologikoekin egindako dokumental harrigarria. Honetan datza dokumentala: kamara hartu, Italia zeharkatu eta hiri zein herrietan, intelektual, unibertsitate-ikasle, fabrika-langile zein baserritarrekin aritzea maitasun eta sexuaz. Gai agortezina eta beti interesgarria. Emaitza: ikusteko modukoa. Baina Siziliako pasarte bat ekarri nahi dut hizpidera, momentuz. Sizilian zegoen PPP gaztetxo bati galdetzen matrimonio eta fidelitatearen inguruan. Horra mutilaren erantzuna:-    Nire emazteak egingo ba...


Hasieran urduri nengoen, ez dut ukatuko. Baina gero, nola urduri egon bertaratutako blogari eta lagunen artean? Blogetik liburura, orain akaso berriz blogera? Saiatuko gara. Mila esker lagundu nauzuenei, baita animoak e-mail bidez bidali dizkidazuenei. Horra argazki batzuk, martxoaren 8koak: Xabier eta Julen artean, ondo babestuta. Jabi Zabalaren argazkia. Kartela dagoeneko e-bayn atera da enkantean. Argazkia Jabi Zabalarena da.   Miren Agur Meaberi grazia handirik ez dio egin argazki honetan ateratzeak. Mendiguren, Patxi Lurra, Julen Gabiria eta Jabi Zabala erosoago daudela ...


Bihar, martxoaren zortzia, emakume langilearen eguna da, eta ni, egun berezi hori fundamentuz ospatzeko, ez naiz lanera joango. Horren ordez Sua Falta Zaigu liburuaren aurkezpenean izango naiz, Julen Gabiria eta Xabier Mendigurenekin batera. Goizeko hamaiketan izango da, Bilboko Zazpi Kaletako Elkar dendan. Bertaratu nahi baduzu, zurito bat hartuko dugu batera.


Batzuk oraindik honen inguruan matraka ematen parlamentuan, eta bitartean, Bilboko denda bat, proselitismo irekia eginez. Gaur goizean irratian entzunda:"Le ha llegado la hora de casarse y no sabe qué hacer. Cásese con Gizona. Miles de hombres ya lo han probado. Gizona, Artekale, 42. Cásese con Gizona".O tempora, o mores!


Joan zaizkit blogean idazteko gogoak. Denboraz ere larri nabil. Lana, siestak, berenjena beteak prestatzeko hamaikagarren saiakera... ezkontza bat eta guzti daukat aste honetan! Imajinatu nola nabilen. Atzo iritsi ziren lehenengo ondorio larriak: blog honetako iragarleek mehatxu egin didate, horrela jarraituz gero orri honetako publizitatea erretiratuko dutela. Zer egin? Eskerrak The Indezent lagunak bideoak posteatzeko modua irakatsi didan. Hemendik aurrera, youtuben arakatu eta hona tontakeriaren bat ekarriko dut egunero. Hauxe da nire plana, horrela mantenduko ditut  publizitat...


Udan aurkitu eta irakurritako poeta gogoangarri bat: Sharon Olds. Uste dut bere berri izan nuela Bush andereak Etxe Zurira egindako gosari-gonbita bati gutun sarkastiko batekin erantzun ziolako. Famatua egin omen zen karta hura. Hemen azaltzen du zergatik ezingo luke Laura Bush-en parean ogia zatitu. Gaztelerara bi liburu itzuli dizkiote: Los Muertos y los Vivos eta El Padre. Ba omen dago hirugarren bat, Satán Dice, inon topatu ez dudana. Nik, baldarkeria handiz, lehenengo liburu horretatik poema bat euskaratu dut. Hemen duzue originala, badaezpada.   Maitasunik gabeko sexua Nol...


Luistxok meme baterako gonbitea egiten dit. Memelokeria hutsa iruditzen zitzaidan joko hori, baina, orain, lehenengo aldiz niri egokitu zaidanez, zirikatua sentitu eta hemen doa nire memea: nitaz ez dakizkizuen (eta ziurrenik bost axola zaizkizuen) bost gauza: 2003ko udan Corte Ingleseko azafata izan nintzen. Actimel, Danio Pepitas de Chocolate eta Coca Cola Light al Limón promozionatzen nuen, nirea baino sei taila handiagoa zen jaka gorri gorrotagarri batekin. (4 euro/orduro) Hamahiru urterekin Errealaren poster bat neukan nire logelako paretan (oraindik ez dut honetarako azalpenik topatu...


Ebasio grinak (negu petrala, albiste txarrak et ceterae...) orri honetan saltseatzera narama. Mapamundi bat eskaintzen dizute,  munduko zein partetan egon edo bizi izan zaren adieraz dezazun. Ariketari ekin diot (kanpoan kazkabarra, aizue) eta hemen duzue emaitza. Bitxikeria bat: herrialdeak aipatu behar dira, ez hiriak, horregatik agertzen zaizkit niri AEB guztiak koloreztatuta (Alaska barne) edo Errusia osoa, Vladivostokeraino, gorriz pintatuta. Hiri bakarrean egon naiz AEBtan (NYCn) eta bakarrean ere Errusia osoan (Moskun), eta, hala ere, mapa honi esker, ipar hemisferioa nire egin ...