Memelokeriak

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2007-01-26 13:38
5

Luistxok meme baterako gonbitea egiten dit. Memelokeria hutsa iruditzen zitzaidan joko hori, baina, orain, lehenengo aldiz niri egokitu zaidanez, zirikatua sentitu eta hemen doa nire memea: nitaz ez dakizkizuen (eta ziurrenik bost axola zaizkizuen) bost gauza:

1. 2003ko udan Corte Ingleseko azafata izan nintzen. Actimel, Danio Pepitas de Chocolate eta Coca Cola Light al Limón promozionatzen nuen, nirea baino sei taila handiagoa zen jaka gorri gorrotagarri batekin. (4 euro/orduro)
2. Hamahiru urterekin Errealaren poster bat neukan nire logelako paretan (oraindik ez dut honetarako azalpenik topatu).
3. Nire erasmus urtean, Ingalaterran, modu sistematiko eta oso profesional batean lapurtzen nuen Kwik Save supermerkatuan. (Oso pobrea nintzen).
4. Ez dut inoiz artazirik erabili atzazalak mozteko. (Estresaren kontrako erremedio hobeagorik oraindik ez dut topatu).
5. Gorroto ditut txakurrak. (Zintzoagoa da esatea beldurra diedala, izugarria).

Eta orain, jarrai dezatela meme(lokeria) hau…

Patxitraperok!

Mendigurenek!

Jabi Zabalak!

Patxi Lurrak!

Iturrik!

Patxi

Patxi 2007-01-28 00:25 #1

Memelokeriak? Bai zera.

Beste meme batzuk izango dira memelokeriak, ez dakit, baina meme hau izugarri goxua da.

Esan dituzun bostak mundialak dira. Batez ere azafatarena. Kleptomaniarena ere oso erakargarria da. Geratzen zaigun zalantza orain, oinetako atzazalak mozteko ere artaziak sobran ote dituzun...

Nik behintzat hartzen dizut gonbidapena. Ea datorren astean osatzen dedan bosteko polit bat.

(errealaren poster bat zure logelako paretan ?¿??? ;-)

placida

placida 2007-02-02 12:25 #2

Kaixo Katixa, bueltatu naiz!

Technoratiri esker topatu dut zure bloga. Jarraituko dut irakurtzen.

Ondo izan, ;-)

aitorr

aitorr 2007-02-05 00:51 #3

nire blogetik lotura bat sortu dut zurera, axola bazaizu esan, eta kendu egingo dut.

agur bat!

katixa

katixa 2007-02-05 08:59 #4

No problemo, Aitorr.
Segi ondo.

realzalea

realzalea 2007-03-10 18:57 #5

Niri oso ondo iruditzen zait Realaren posterra gelan jarrita edukitzea. Nire anaiak ere hala zuen. Orain une ilun eta garratzenetan ere: AUPA REAL! ETA GORA ARANBURU!

Utzi iruzkina: