Animoa igo edo behintzat entretenitu guran Entzun!-ekoek proposatutako eta indezents eta borthuzaik jarraitutako jolasean parte hartzea erabaki dut, borthuzaik dioen bezala, meme-lokeria horietako batean.Izenburuak dena esaten du. Egoera bakoitzari abesti bat egokitu behar zaio... beno ba, aurrera:1. Txortan egiteko abesti batDena hankaz gora - Mikel Markez2. Etxea garbitzeko abesti batAbriendo puertas - Gloria Estefan3. Autoan entzuteko abesti batNazka - Su Ta Gar4. Etxetik atera aurretik parranda egiteko prestatzen ari zarenean entzuteko abesti batAmericano - Stray Cats5. Lanean, irakurtz...


Enpin, hona hemen nitaz jakin beharko ez zenituzketen bost gauza baina, tira, hala ere kontatuko dizkizuedanak, Jonasen gonbitari jarraituz: Egun batean Espainiako Felipe printzea agurtu nuen eta berak ere agurtu ninduen ni, irribarretsu. Berak neska ilehori eder bat zeukan alboan, lotsatuta alde egin zuena. Ni bilutsik nengoen; larru gorritan, alegia. Hitzez hitz. Selektibitate azterketaren lehen egunean Zazpi Kaleetan sekulako aitzurra harrapatuta, Seat 850 zahar batean itzuliginen 8 (zortzi) ganorabako. Policía Nacional-aren kontrola pasatu genuen zortziotako batek beso bi eta pander...


Luistxok meme baterako gonbitea egiten dit. Memelokeria hutsa iruditzen zitzaidan joko hori, baina, orain, lehenengo aldiz niri egokitu zaidanez, zirikatua sentitu eta hemen doa nire memea: nitaz ez dakizkizuen (eta ziurrenik bost axola zaizkizuen) bost gauza: 2003ko udan Corte Ingleseko azafata izan nintzen. Actimel, Danio Pepitas de Chocolate eta Coca Cola Light al Limón promozionatzen nuen, nirea baino sei taila handiagoa zen jaka gorri gorrotagarri batekin. (4 euro/orduro) Hamahiru urterekin Errealaren poster bat neukan nire logelako paretan (oraindik ez dut honetarako azalpenik topatu...


Azken iruzkinak