Nitaz jakin beharko ez zenituzketen bost gauza baina, tira, hala ere kontatuko dizkizuedanak nire eta nire ondorengoen lotsarako.

jozulin 1456149998367 Baga, biga, bloga! | 2007-02-20 21:47
6

Enpin, hona hemen nitaz jakin beharko ez zenituzketen bost gauza baina, tira, hala ere kontatuko dizkizuedanak, Jonasen gonbitari jarraituz:

• Egun batean Espainiako Felipe printzea agurtu nuen eta berak ere agurtu ninduen ni, irribarretsu. Berak neska ilehori eder bat zeukan alboan, lotsatuta alde egin zuena. Ni bilutsik nengoen; larru gorritan, alegia. Hitzez hitz.

• Selektibitate azterketaren lehen egunean Zazpi Kaleetan sekulako aitzurra harrapatuta, Seat 850 zahar batean itzuli
ginen 8 (zortzi) ganorabako. Policía Nacional-aren kontrola pasatu genuen zortziotako batek beso bi eta pandero bat (bai, pandero bat) leihatilatik kanpora zeramatzala. Zortzietako bat goi karguen bizkartzaina da egun; zortziotako beste bat The Organizationeko number one izendatu dute sarri.
Selektibitatea penkatu nuen, jakina.

• Euskaltegiko lehen urteetan, negu minean, klaseak hasi baino lehen, sotora jaitsi behar izaten nuen, kaldera han baitzegoen; orduan, egurra txikitu, egunkari zaharrekin bolak egin eta sua piztu. Gero, klasean nengoela, irten behar izaten nuen tarteka ikatza botatzera. “Los felices ochenta” ziren.

• Nire lehen ordenagailua (lanekoa) hauxe izan zen.
Halako trasteak zertarako balio zezakeen ideiarik gabe saltseatzen hasi, eta orduz gero urteetan noizean behin agertzen zen ikonoa aterarazi nion. Bere bizitzako azken urteetan beltz geratzen zitzaion pantaila tarteka. Halakoetan nahikoa izaten zen gainean ukabilkada indartsu bat arazoa konpontzeko.

• Bolada batez Mercabilbaon egin nuen lan oilaskoak eta txerrikia saltzen zituen postu batean, goizaldeko lauetatik goizeko hamar eta erdiak arte. Nire zereginetako bat oilaskoak zatikatzea zen: ezkerretara neukan oilasko kaxa dorre bat, ni baino altuagoa, eta aurrean taukia eta matxetea. Oilaskoa tauki gainera bota, matxeteaz hankak, sama eta burua moztu eta kaxatan banandu; beste oilasko bat tauki gainera bota, matxeteaz hankak, sama eta burua moztu eta kaxatan banandu...

Eta, bueno, kate memelo hau jarraitzearren honakoei pasatuko diet lekukoa (besteren batek ez badie oraindik pasatu):

Trikua, Nahikari, Ricardo, Gumersindo eta... ohorezko eta aspaldiko erantzule bati, zergatik ez: Satortzulo Jaun / Andereari, berak gustua badu.

Baina libre zarete: katea jarraitu nahi ez baduzue, ulertuko nuke, neu ere zorian egon naiz eta.

jonas

jonas 2007-02-20 22:22 #1

Printze txit ohoregarriarekin ez baina neuk ere badut antzerako bat futbolari famatu izandako batekin...

Eta beste gauza bat, ez memelokeria honen aurrean gogorrarenik egiten ibili, Jozulín, On Felipe eta bere lagun pertxentaren aurrean bezala, ezagun da-eta blogarion striptiserako joera. Azkenean zeu izan zara nire etxerako lanak egiten lehenengoa.

Ricardo

Ricardo 2007-02-22 16:26 #2

Hala, kunplitu dut.

Nahikari

Nahikari 2007-02-22 20:53 #3

Nik ere!

leire

leire 2007-02-23 18:39 #4

Aupa, Jozulin!

Nun zeguazen, ba, billuzik eta printzipiakin? Oso egoera rarua izan bihar, ezta?

Akordatzen naiz Mac zaharrakin! Zenbat bonba agertzen jakozen. Neri behin pantalla osua ladrilloz bete jatan! Beste behin, ixotzerakuan, arpegi tristia jarri zestan birusa zeukalako. Enfin ke tiempos!

Besarkada bat

Patxi

Patxi 2007-02-25 12:27 #5

jozulin

ezin gaituzu utzi hola, erdizka. Printzearena xehetasun guztiekin jakiteko eskubide osoa daukagu. Edo eskubidea ez bada, osasun arrazoiak bai behintzat. Nola lo egin lasai, holako istorio baten zertzeladak zein diren ezagutu gabe?

Jozulin

Jozulin 2007-02-25 19:01 #6

Agian xehetasunak azalduta bere xarma galduko
du kontakizunak, baina argi dezagun pasadizoa, sikieran lagunen osasuna ez kaltetze
aldera:

Kontua da belaontzi batean genbiltzala
eusko-neandertal kuadrilla bat Baleareetako ez dut gogoratzen orain zein
irlaren kostaldean, Menorca edo Cabrera izan litezke. Gu, axolagabe, eguzki
epelean, eskifaia osoa larrugorritan. Halako batean ortzemugan agertu zen
ikaragarrizko “yate”-a; konturatu orduko ondotik pasa zitzaigun ziztu bizian,
dena kea eta zarata, ondoko kala batera sartu zelarik. Gutako batek esan zuen:
-Txo, hori ez da “Fortuna” izan? Eta gu, eusko-neandertal ausartak, joan egin
ginen kala hartarantz eta gure hipotesiak frogatzeko hurbildu ere egin ginen.
Bueno, saiatu egin ginen, ze, gu aurrera begira ari ginela, atzetik berdez
jantzita doazen horiek bat-batean agertu zitzaizkigun motordun yate berde
batean eta Fuera! Fuera! Por la derecha! (marinel petoak, alajaina)
esaka atera gintuzten handik. Bitarte horretan izan ziren agurren trukea, gu
goitik behera bilutsik, eta ilehoriaren ihesa, ontzi barruan sartu baitzen
presaka Sartorius abizendun orduko printzesagai ederra. Eta hau hala bazan...

Utzi iruzkina: