Ipar hemisferioa nire esku

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2007-01-24 17:47
1

Ebasio grinak (negu petrala, albiste txarrak et ceterae...) orri honetan saltseatzera narama. Mapamundi bat eskaintzen dizute,  munduko zein partetan egon edo bizi izan zaren adieraz dezazun. Ariketari ekin diot (kanpoan kazkabarra, aizue) eta hemen duzue emaitza. Bitxikeria bat: herrialdeak aipatu behar dira, ez hiriak, horregatik agertzen zaizkit niri AEB guztiak koloreztatuta (Alaska barne) edo Errusia osoa, Vladivostokeraino, gorriz pintatuta. Hiri bakarrean egon naiz AEBtan (NYCn) eta bakarrean ere Errusia osoan (Moskun), eta, hala ere, mapa honi esker, ipar hemisferioa nire egin dudan ilusioa pizten zait. Ez da gutxi gero, gaurko egunerako.

aitorr

aitorr 2007-02-01 11:54 #1

<p>aupa</p>

<p>Nik behin antzerako sentsazioa eduki nuen. Hori bai, eskala txikiagoan. Behin Photoshop-ekin Europan ikusi ditudan herrialdeak kolore batez margotu nituen, batzutan bertako hiri bakar baten egon izan arren. Feeling napoleonikoa, europa nirea zen!</p>


Utzi iruzkina: