Maitasunik gabeko sexua

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2007-02-02 13:25
5

Udan aurkitu eta irakurritako poeta gogoangarri bat: Sharon Olds. Uste dut bere berri izan nuela Bush andereak Etxe Zurira egindako gosari-gonbita bati gutun sarkastiko batekin erantzun ziolako. Famatua egin omen zen karta hura. Hemen azaltzen du zergatik ezingo luke Laura Bush-en parean ogia zatitu.

Gaztelerara bi liburu itzuli dizkiote: Los Muertos y los Vivos eta El Padre. Ba omen dago hirugarren bat, Satán Dice, inon topatu ez dudana. Nik, baldarkeria handiz, lehenengo liburu horretatik poema bat euskaratu dut. Hemen duzue originala, badaezpada.

Maitasunik gabeko sexua

Nola egiten dute, maitasunik gabe maitasuna

egiten dutenek? Ederrak dira, dantzariak lez,

bata bestearen gainean irristaka, patinatzaileak

izotz gainean nola, atzamarrak bata

bestearen gorputzaren barruan, aurpegiak

gorrituta, xerra edo ardoa bezala, umel,

amak abandonaturiko jaioberriaren antzera.

Nola heltzen dira heltzen dira Jainkoarengan heltzen dira

ur lasaietara, eta ez dute haiekin batera heldu den hura

maite, beren azal bateratuetatik gora doan argia,

lurrina bezala? Hauek dira egiazko mistikoak,

puristak, profesionalak,

Mesias faltsua onartuko ez dutenak,

ez dutenak apaiza Jainkoaren partez maitatuko. Ez

dute maitalea euren plazerarekin nahasten,

fondo-lasterkariak dira: badakite bakarrik daudela,

asfaltoarekin, hotzarekin, haizearekin,

beren oinetakoen zolekin, beren osasun kardio-

baskularraren orekarekin –faktoreak baino ez, kidea

ohean legez, eta ez egia, hau da, gorputza

unibertsoan bakarrik

bere marka propioa hautsi nahian.

maite

maite 2007-02-02 19:59 #1

Eskerrik asko poesia honengaittik. Interesgarri ein jate. Ganera tipa honi buruzko ezer ez dot jakin hemen irakurri arte. Zeozer irakurteko gogue sartu jate ta kontaukotzut ia zelan.

aitorr

aitorr 2007-02-03 20:50 #2

eta zuk, izan al duzu maitasunik gabeko sexua?

Josu

Josu 2007-02-04 16:05 #3

Eta zuk, aitorr?

aitorr

aitorr 2007-02-04 22:31 #4

Noski, Josu. Maitasunik gabeko koreografia irristakor horizontala noizean behin praktikatu dut. Bekatua AZPIKERIA kasu hontan zure partenaire dantzariak hori argi ez izatea litzateke, hau da, zuk ez duzula –oraindik edo jadanik- maite. Batez ere berak maite bazaitu.

Bai, kriptiko samarra izan naiz, barka.

G. Jauntxo

G. Jauntxo 2007-02-08 21:22 #5

Maitasunik gabeko sexua

Nola egiten dute, maitasunik gabe maitasuna

egiten dutenek?.......

arraultza ala oiloa?

edo....orgon seudo-kuantiko delako hori?

Unibertsoaren argiluna! Kosmikoa (?) ere bai

Dena den bertsoz bertso azken norabidea irekia dirudi. Ondo  Sharon Olds eta oso ondo itzultzeagatik Katixa!

Bai, kriptiko-tantriko samarra izan naiz, barka.

Utzi iruzkina: