Blogean aritzeko modu berri eta errazak

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2007-02-21 17:39
5

Joan zaizkit blogean idazteko gogoak. Denboraz ere larri nabil. Lana, siestak, berenjena beteak prestatzeko hamaikagarren saiakera... ezkontza bat eta guzti daukat aste honetan! Imajinatu nola nabilen.

Atzo iritsi ziren lehenengo ondorio larriak: blog honetako iragarleek mehatxu egin didate, horrela jarraituz gero orri honetako publizitatea erretiratuko dutela.

Zer egin?

Eskerrak The Indezent lagunak bideoak posteatzeko modua irakatsi didan. Hemendik aurrera, youtuben arakatu eta hona tontakeriaren bat ekarriko dut egunero. Hauxe da nire plana, horrela mantenduko ditut  publizitateagatik lortzen ditudan diru-sarrera mamitsuak.

Hasteko, bihotzera ailegatu zaidan bideo bat. (Idazteko gogorik banu, azalduko nuke zergatik sentitu naizen hain identifikatua).

G.Jauntxoa

G.Jauntxoa 2007-02-22 18:30 #1

Esteiak espero eta idazteko gogorik ez? mmmmm

Youtube polifoniko hori, primeran!

Benetan sartu dela X-BOX zure alkoban?

ala otxote bat hezitzen ari da zure leiho alfeizar_ean?

Kontaezazu!

indezent

indezent 2007-02-23 12:02 #2

merezi zuen bideoak sartzen ikastea ;) Kablea ezkutatu beharko diozu...

Indezenteagoa

Indezenteagoa 2007-02-24 13:15 #3

Bai, errazagoa da inoren bideoen bidez blogeko sarrerak idaztea... Aizu: gogorik eza, sexurik gabeko maitasuna, bikote apatikoaren gaineko letra... zuk zeozer daukazu buruan bueltaka. Zerbait egin badezaket laguntzeko... Esan nahi dut, audioak ere sartzen irakatsi edo zerbait interesgarriagoa akaso ;-)

Patxi

Patxi 2007-02-26 01:07 #4

Katixa, nola berreskuratu, bizioak xurgatu dituenak?

Irtenbide dramatikoek baino ez dute funtzionatzen, indar eta zarata haundikoak, baina ez noa ideiak ematera, ez nazaten konplizetzat hartu.

Ni zu banintz... Gauez... Eta azpikeriaz...

Patxi

Patxi 2007-02-27 22:01 #5

...zorrrrrozzzzzztuko nuke etxeko haiztorik haundiena... ris-ras-ris-ras-ris-ras... hurbilduko nintzaioke atzetik... Ixilean... eta... moztuko nioke kolpe bortitz siku batez...

RRRRRAAASSSSSS!!!!!...

Kablea.

Utzi iruzkina: