Bada Andres Neuman idazlearen poema bat izugarri gustatzen zaidana. Oraindik jaio ez den bere alabari dedikatuta dago eta erdialdeko pasarte batek horrela dio: Acepta golosinas de los desconocidos -no está el mundo como para negarse-, pero apréndete esto en cuanto puedas: más frecuente es lo amargo, o que te ignoren, y no los caramelos. Nik gauza bera pentsatzen dut: karameluei ez zaiela ezetz esan behar. Dentistarenean nagoenean ere baietz esaten diot irteeran ematen didaten karameluei, nahiz eta jakin inbertsio moduan egiten dutela. Horregatik atzo, kalera goizean...
Egun intentsuak bizitzen ari naiz blog honekin. Batetik editore baten presioa jasaten ari naiz, nire eredua jarraituz mundu guztia bere kabuz blog batean argitaratzen hasten bada langabezian geldituko denaren beldur baita. Bestetik trapero baten presioa jasaten ari naiz: lorez betetzen ari nau eta azkenean alergia hartu edo , okerrago dena, sinistuko ditut hark esaten dizkidan gauza guztiak . Intentsitatearen horren erruz agian gaur alper-alper eginda nago eta bihar arte agurtzen naiz besterik gabe. Ondo lo egin! Eta santu portatu!
Narratibaren beharra dugu. Edozein zibilizaziok garatu ditu bere kulturan istorioak, mitologiak, legendak… Narratiba behar psikologiko bat da, besterik gabe. Gure munduaren kaosa apur bat ordenatzeko, heriotzaren absurdua estaltzeko, bizitzaren are absurduagoa justifikatzeko. Auskalo. Bada, curriculum vitae bat idazten duena narratiba egiten ari da ere. Nik behintzat egiten dut. Absurdua justifikatzen. Kaosa ordenatzen. Gauza batzuk estaliz, besteak azpimarratuz. Nire curriculuma besterik gabe, gordinki, absurdu bat da. Zer axola dio gidoilari moduan kontratatu behar nauenari n...
Udaberria heldu da hiri handira. Ernestok neska baten ipurdia begiratzeko biratu du burua eta udaletxeko langileek hodi bat konpontzeko irekitako zulo batean erori da. Momentu batez konortea galdu du. Udaletxeko langiletako batek ahoz ahokoa egin dionean soilik esnatu da. Ospitalean igaro du gaua, bi hanketan igeltsua, urguilua galduta. Gauerdian, txanda aldaketa eta gero, mediku berri bat sartu da bere gelan. Tenperatura hartu dio. Minarentzako aringarri bat eman dio. Prozesu osoan zehar hitz goxoz tratatu du. Askoz hobeto sentitu da gizona orduan. Medikuak gelatik alde egin duene...
Martitzen bizitzearen gauza kuriosoen artean bada bat aipatu nahi dudana gaur. Famosoak ikusteaz ari naiz. Martitzen famoso ugari daude: telebistan agertzen direnak, telebistan agertzen zirenak, aktoreak, abeslariak, aktore-abeslariak, kubatarrak… Sara Montiel bere txakurtxoaren kaka jasotzen ikusi nuen egunak inflexio puntu bat suposatu zuen nire bizitzan. Baina lehenengo aldia besterik ez zen izan. Orain dela hiru hilabete edo Santiago Segurarekin topatu nintzen zineman. Nire atzean eseri zen (Steven Soderbergh-en Ocean’s Twelve ikusten ari ginen) bi palomita tanke handi...
Sabemos desde hace un tiempo que los machos de los mamíferos de diferencian de las hembras en 0’5 por ciento del material genético. Pero sólo recientemente hemos aprendido que los machos humanos se diferencian de los ratones en el 1 por ciento del material genético. Lo que nos ha llevado a creer que, cuando hayamos terminado de trazar el mapa del genoma humano y también el de los grandes primates, habrá una alta probabilidad de que los varones compartan más genes con los gorilas machos que con las mujeres. Chicas Nic Kelman Ed. Poliedro Nic Kelmanen lehene...
Alperra naiz. Izugarri alperra. Larunbat goizetan esnatzen naiz, adibidez, eta esnerik ez dudala ikusten badut kafetegira jaisten naiz gosaltzera. Supermerkatura joateko alferregia naiz. Igandean esnatzerakoan berriro konturatuko naiz esnerik ez dudala. Eta berriro jaitsiko naiz kafetegira. Hiri honetan kafeak 1’90 € balio du. Datu horrekin nire alferkeriaren dimentsioa hobe uler dezakezue. Ohean gelditzea gustatzen zait. Buruan pentsamendu astunik ez. Eguzkiak nire aurpegia masajeatu dezan uzten dut. Zein goxoa den neguko eguzkia. Nire mutila ez da alperra. Izugarri langilea ...
Gidoilariaren lana estrainioa da. Gorabeheraz betea dago gidoilariaren lana. Egun batean jainkoa da. Hurrengoan enbarazu astuna besterik ez. - Hurrengo kapitulurako sorgin sudurrekin apainduko ditugu pertsonaiak! – esaten du gidoilariak, eta produkzio saila, makina perfektu hura, martxan jartzen da, hogei sorgin sudur lortu arte. - Hurrengo kapitulua MIR estazioan grabatuko dugu – esaten du gidoilariak inspirazio momentu batean, eta produkzio saila, makina perfektu hura, martxan jartzen da, gidoilari inspiratuari aurrekontuaren kopia erakutsi arte. Noski, dirua. Beti dirua. Ba...
Bizitzaren iheskortasunera ohitu beharko, lagunok! Nire aurreko blogak egun batetik bestera eta agurrik esan gabe desagertu egin dira ziber-espaziotik. Blog.com-ekoen esplikaziorik gabe (adi hauekin, eta hemendik aurrera boikota!). Nire irakurle sutsuen protestarik gabe. Baina etsipenik ez. Hemen nator bitakora berri honekin, indar berrituekin: Martxoaren 11 honetan, blogen mundu zabala iraultzera dator ETIOPE BAT MARTITZEN, Martitzen bizi diren etiope guztien kezka eta alegrantzien isla izan dadin. Zuen mezuak, beti bezala, estimatuak eta beharrezkoak. k.a. ...