G&A (Gauez eta Azpikeriaz)

Katixa Agirreren blog kriminala

Horixe ba. Aurkezle lanetan ibiliko naiz Como una historia de terror (Jon Bilbao, Salto de Página, 2008) ipuin-liburuaren aurkezpen bilbotarrean.Liburu honek 2008ko Ojo Crítico saria irabazi du.Fnac-en egongo gara egilea, editorea eta hirurok, arratsaldeko 7etatik aurrera.Bertan ikusiko ote dugu elkar?


Gaizki hasi da abendua. Mikel Laboaren agurrarekin. Bitxia da pertsonalki ezagutzen ez duzun norbaiten heriotzagatik pena sentitzea, baina hala izan da. Eta badakit ez naizela bakarra izan. Harrotasunez betetzen gaituzten sinboloak desagertzen diren bitartean, bada munstro bat desagertzen ez dena. Gaur, Azpeitian berragertu da. Beste heriotza-zigor bat, pertsona babesgabe bati ezarria. Beste kausa kakaztu bat. Dekadentziaren irudia. Discover Mikel Laboa!


Gauza iraingarriak baino ez ditut irakurtzen: “Facebook pornografia sozial hutsa da”. Edo irrigarriak: “Festa bat antolatu zuen Facebook-eko bere 700 lagunentzat, eta bakarra agertu zen”. Alarmistak bestela: “Facebook-eko laguna etsai bihurtzen denean: zer egin kasu honetan”. Edo konspiratiboak: “Facebook-ek zure datuen pilaketa egiten du mega-korporazioei saldu ahal izateko”. Erabiltzaile sutsua naizen aldetik, ezin ados egon. Batek “pornografia” ikusten duen tokian, nik “komunikazioa” ikusten dut. Bestalde, nire Facebook lagun gehienak ez nituzke inoiz etxera gonbidatuko. Lagun bat ets...


Chicagoko ehiztari eta nobel saridun batek etxe bat erosi zuen Habanan, Espainiako gerraz idatzitako nobela bati esker jasotako diruaz. Zera egiten zuen gure ehiztariak Habanan: edan, idatzi, itsasoari begira geratu, arrantzan ibili, dirua galdu jai-alaiko posturetan. Garai batean, submarino nazien ehizan ere ibili zen, Camagüey inguruetan. Gustatzen zitzaion Habana Chicagokoari, freskoa baitzen goizaldean eta gainera tragotarako lagunak ez zitzaizkion falta hirian. Habanako bere etxean hartzen zituen bisitariei beti azaltzen zien nola akabatuko zuen bere burua. Eskopeta lurrean jarri, b...


Pasa den astean best seller baten aurrean egin nuen men. Ez naiz lotsatzen, hau ez da absoluzio eske egindako aitortza. Egia esanda, sano disfrutatu dut Stieg Larsson-en Los hombres que no amaban a las mujeres nobelaren irakurketa. Di-da irentsi nituen 700 orrialdeak. Digestioa, ordea, oso bestelakoa izan da. Zeren eta nobela beltz bat hain politikoki zuzena izan daiteke? Onargarria al da? Postmodernitatearen ajeak?Zuek ere irakurriko zenuten akaso. Eta ez zaizue iruditu zuzentasun gaindosi itzela duela? Esaterako, emakumeen kontrako biolentzia. Nobelaren zati bakoitzaren hasieran Suedia...


Zer da, ba, maitasuna? Batek daki. Hala ere, ezin esan galdera interesatzen ez zaidanik. Nori ez zaio interesatuko ba, hainbeste zor diogunean? Maitasunari buruz irakurtzen ibili naiz. Gauza arraroak. Floridako zoo batean tximino-eme bati amatasun sena piztu zaio eta bi tigre-kume zaintzen dabil. Besoetan kulunkatzen ditu, lo har dezaten, biberoia ematen die. Amy Winehouse kantaria bere hirugarren diskoa konposatzen dabil. Bere senarrarentzako Maitasun Tributua izango omen da disko berria, egun kartzelan baitago gizajoa; kondena luzatu egin diote gainera, ez baita oso ondo portatu barruan....


Orain arte ez diot Amy Winehouse-i merezi duen arreta eskaini. Rehab abestiarekin sufritutako bonbardeoak atzera eragiten zidan. Bere politoxikomaniak ere ez zidan berebiziko zirrararik eragiten. Aurrekoan, ordea, merke topatu nuen bere bigarren diskoa, Back to Black, eta erosi egin nuen.Eta erabat txoratuta nago neska honekin. Ahots izugarria du, hori gauza jakina zen, eta gainera disko honetako abesti guztiak iruditu zaizkit aipagarriak (Rehab-ekin adiskidetu naiz eta guzti), retro ukitu horrekin. Laguntzen duten musikariek ez dute apenas protagonismorako aukerarik, hori egia da, Amy ez b...


Espainieraz ezagunena Menéame da. Euskaraz Zabaldu daukagu. Eitbk Aupatu delakoa bultzatu zuen. Eta ingelesez ospetsuena Digg da. Azkar azalduta: beste medioetako albisteak igo, promozionatu eta eztabaidatzeko webgune parte-hartzaileak dira aipatutako guztiak. Erabiltzaileok hortik zehar irakurritako albisteak bidaltzen ditugu. Jendeak bozkatzen baditu, lehenengo orrialdera pasako dira. Eztabaida sutsuak ere piztu daitezke iruzkinen atalean.Azkar azalduta: beste medioetako albisteak igo, promozionatu eta eztabaidatzeko webgune parte-hartzaileak dira aipatutako guztiak. Erabiltzaileok hortik...


Jokin Muñozek 21.535 euro jasoko ditu Euskadi Sariagatik. Antzararen bidea nobelarekin lortu du saria. Zorionak, Jokin.Julián Muñozi, berriz, 350.000 euro eman nahi dizkiote telebistan Alhaurín de la Torreko bere gauak nolakoak diren kontatu dezan.  70.000 eurotako aurrerapena jaso du behintzat. Zorionak, Julián.


Atzo, urtebetetze opari gisa, seinale on bat jaso eta ETBko kanal guztiak ondo ikusten hasi nintzen. Ez zen noski hori izan oparirik onena (ejem) baina horri esker neure burua Sautrelan ikusteko gauza izan nintzen. Hilean behin hor agertuko naiz, hiri baten inguruan irakurraldi motz bat eginez.Atzo, Florentzia. Eta bertara 14 urterekin joan nintzeneko oroitzapen bat. Autoz ailegatu ginen Florentziara. Gure aitak gidatzen zuen eta zuzenean igo gintuen San Miniato begiratokira, Florentziaren ikuspegi osoa izan genezan. Irudia ederra zen. Aitak argazki zahar bat atera zuen orduan diru-zorroti...