G&A (Gauez eta Azpikeriaz)

Katixa Agirreren blog kriminala

AtzoGaurEta jarraituko du...


Bi liburu, eta gai bera: amatasuna. Edo amatasunaren tragedia, hobe esanda. Bi liburu hauek ez baitira amatasunaren laudorioa, preseski. Lehenengoan, Lionel Shriver estatubatuarrak idatzitako We need to talk about Kevin (gazteleraz Tenemos que hablar de Kevin, Anagrama, 2007), gurasotze prozesuan gaizki atera daitezkeen gauza guztiak, gaizki ateratzen dira. Murphy legea ugalketara eramana. Txarra da haurdunaldia, eta are okerragoa erditzea. Bi gaitz, gero: erditze osteko depresioa eta mastitis mingarria. Umea, gainera, gorrotagarria da: zaila, oldarkorra eta gaiztoa, ama eta mundua mespretx...


Irunera joan behar nuen. Bilbotik. Garraio publikoa erabiliz, noski.Metroz jo dut Termibusera.Autobusez joan naiz Donostiara.Oinez abiatu naiz Euskotren geltokira.Topoz joan naiz Irunera.Taxi bat hartu behar izan dut ikastolara ailegatzeko.Egin beharrekoa egin eta gero, bide bera egin dut, kontrako zentzuan.Taxia, topoa, hankak, autobusa, metroa.Eta etxera ailegatu naizenean inork ez dit txalorik jo ingurumen eta garapen iraukorraren alde egindako guztiagatik.


Haragia da muga, haragia da arazoa, baina haragia besterik ez dugu. Haragia besterik ez gara. Horra hor gure tragedia. Arimaz hitz egingo digute, baina helduak gara dagoeneko, ez gaitezen engaina. Haragia gara: onerako zein txarrerako. Sufritzen duen gizaki oro da haragia, dio Elisabeth de Fontenayk, eta aipu hori bildu du Eider Rodriguezek bere bigarren narrazio liburuan. Liburuari ere izenburu zehatz hori jarri dio, zalantzarik gera ez dadin: Haragia (Susa, 2007). Haragia, bai. Gordina. Xamurra. Mina zein plazeraren eremua. Haragia: onerako zein txarrerako. Rodriguezen haragia txarrerako...


Datorren asteazkenean izango da, hilaren 30ean. Eider Rodriguez idazleak (Errenteria, 1977) bigarrenez egingo digu bisita Irakurlearen Tartean.  "Haragia" narrazio-liburuaz hitz egingo digu, hitz egingo dugu.Arrastiko 20:00etan izango da Txurdinagako AEKn (Arbidea, 21). Zatoz!Ezin duzula etorri? Eta hala ere zerbait esateko daukazula? Eider Rodriguezi galdera, iruzkin edo lore bat bota nahi diozula? "Haragia" liburuak barruan utzi ezin duzun hausnarketa bat eragin dizula? Utzi zure mezua komentarioetan, eta nik helaraziko diot datorren asteazkenean.Bon Sant Jordi a tothom!


Pasa den asteartean buruz buru ikusi genituen Belen Gopegui eta Iban Zaldua mahai-inguru batean. Ez daukat oso argi gaia "literatura eta konpromisoa" edo "literatura gizartearen aurrean" ote zen. Edozein kasutan, marko horren mugetatik at ibili ziren bi idazleak, egoki eta interesagarri. Publikoari hitza eman zitzaionean, gizon batek egunerokotasun handiko gai bat ekarri zuen hizpidera. Defentsa ministro emea, haurdun gainera, ejertzitoak tente jartzen. Horren gaineko iritzia eskatu nahi zien hizlariei. Baina horren aurretik bere iritzia eman nahi zuen ere: patetikoa zen emakumearen mimeti...


Beste egun lanpetu bat. Eta dena okertzeko, gaur eguzkia atera da. Blogean idatzi gabe pasatako beste egun bat izan zitekeen, baina mutil bat zoriondu beharra daukat hemendik.Orain dela hamazazpi urte hartu nuen lehenengoz besoetan. (Orain dela hamazazpi urteko oroitzapen garbiak ditut, grabea ote?) Gaur, berriz, bera ni altxatzeko gai da, eta esku bakar batekin. Eta blog bat ere badu!Zorionak, JB.


Ni joaten naizen igerilekuko aldagelak umez beterik daude. Neskatoak, baina baita mutikoak ere. Beren amekin. Normala. Laguntza behar edute oraindik dutxatu eta janzteko. Suposatzen dut gizonezkoen aldagela berdin egongo dela: mutikoz zein neskatoz lepo. Beren aitekin. Ez dakit ziur, ez naizelako inoiz gizonezkoen aldagelan sartu (zer uste zenuten ba), baina baietz pentsatu beharko dut. Bat-batean, baina, kartel bat agertu da aldageletako atean: zazpi urtetik aurrerako mutilek gizonezkoen aldagela erabili beharko dute. Ondo dago umeen autonomia sustatzea, eta zazpi urte adin egokia izan d...


Zorionak saridunei eta eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, erakutsi duzuen interesagatik. Datorren urtean, akaso, errepikatu egin beharko dut operazioa.Laster jasoko dute Sua Falta Zaigu-ren ale bana, hurrengo literaturzaleek:IsabeletAitorIruriMarkos, hurrengoan izan beharko du!


Martxoko saioa Apirilean egingo dugu. Horrelakoak gara gu. Bihar, hain zuzen ere. Lutxo Egia etorriko zaigu Irakurlearen Tartera, Zubigilea bere nobelaren inguruan hitz egiteko. Uxue Alberdi izango da saioaren gidaria.Beti bezala, gonbidatuta zaude. Pastak egongo direla entzun dut hortik zehar. Anima zaitez.Arrastiko 20:00etan Txurdinagako AEKn aurkituko gaituzu. (Arbidea, 21)