Eider Rodiguezen "Haragia" Irakurlearen Tartean
Datorren asteazkenean izango da, hilaren 30ean. Eider Rodriguez idazleak (Errenteria, 1977) bigarrenez egingo digu
bisita Irakurlearen Tartean. "Haragia" narrazio-liburuaz hitz egingo digu, hitz egingo dugu.
Arrastiko 20:00etan izango da Txurdinagako AEKn (Arbidea, 21). Zatoz!
Ezin duzula etorri? Eta hala ere zerbait esateko daukazula? Eider Rodriguezi galdera, iruzkin edo lore bat bota nahi diozula? "Haragia" liburuak barruan utzi ezin duzun hausnarketa bat eragin dizula? Utzi zure mezua komentarioetan, eta nik helaraziko diot datorren asteazkenean.
Bon Sant Jordi a tothom!
Iruzkinak
Leire 2008-04-23 12:27 #1
Kaixo:<br>Gaur Liburuaren Eguna izanik gustatu zait Eider Rodrigezi buruzko aipamena irakurtzia. Egia esan gustatuko litzaidake Haragia liburua irakurtzea. Hamabi ipuinez osaturiko liburua dela uste dut eta tentsioa mantentzen diguten istorioak direla. Zorionak emanaldira joango zarelako, inbidia benetan!!<br><u></u>
Utzi iruzkina: