Pasa
den asteartean buruz buru ikusi genituen Belen Gopegui eta Iban Zaldua
mahai-inguru batean. Ez daukat oso argi gaia "literatura eta
konpromisoa" edo "literatura gizartearen aurrean" ote zen. Edozein
kasutan, marko horren mugetatik at ibili ziren bi idazleak, egoki eta
interesagarri.
Publikoari hitza eman zitzaionean,
gizon batek egunerokotasun handiko gai bat ekarri zuen hizpidera.
Defentsa ministro emea, haurdun gainera, ejertzitoak tente jartzen. Horren gaineko iritzia eskatu nahi zien
hizlariei. Baina horren aurretik bere iritzia eman nahi zuen ere: patetikoa zen emakumearen mimetismoa.
Bikaina.
Nik ezin dut jasan matxismoaren kopia bat baizik ez den feminismo hori. Horregatik "feminismo" hitza ere ez zait inoiz larregi gustatu. Nire ustez lortu beharrekoa hori da: berdinak izateko aukera, nahiz eta gero ezberdin izatea erabaki.

Jajaja!!
Oso ona, diferentziaren feminismoari buelta eta erdi eman ostean gustora geratu zara ez??

Nik ere nire neskalagunarekin ezkontzeko aukera aldarrikatu nuen, eta lortu ostean, POPATIK EZKONTZA!! esan nuen. Bai, ni ere gustura geratu nintzen. JA!

Oso post interesgarria idatzi duzu. Neri ere ez zait gustatzen Chaconek egin duen hautua. Askotan aldarrikatzen da emakumeak beste ikusmolde bat duzuela. Toke femenino. Tamalez emakume batzuk hainbat gizonezkoen betaurreko "miopeak" erabiltzen oso ohituak daude eta ez dute aldatzerik nahi. Berdin jarraitzeko egin izan dira hainbeste borrokoa berdintasunaren izenean?

Ez dakit zehazki Gopeguik azaldutakoa zer izan zen, baina diferentziaren feminismoa ez da hori, Katixa. Berdintasuna baino paritatea lortzea aldarrikatzen duena, baizik. Eginkizun desberdinak aurrera eramatea ez dago gaizki, beti ere hautu "librea" denean. Betebehar eta eskubide erreal eta sinbolikoak berdinak direnean, gizartean eginkizun desberdinak aurrera eramatea zilegi da, baina jada ez ginateke egongo hitz egiten gizonez edo emakumez, baizik eta pertsonaz.
Mesedez, lehenengo erantzunari erreferentzia eginez: feminismoa eta matxismoa ez dira antonimoak, hori gainditutako kontua izan beharko zen!

Iruzkinak
ibai 2008-04-18 16:48 #1
Bikaina.
Nik ezin dut jasan matxismoaren kopia bat baizik ez den feminismo hori. Horregatik "feminismo" hitza ere ez zait inoiz larregi gustatu. Nire ustez lortu beharrekoa hori da: berdinak izateko aukera, nahiz eta gero ezberdin izatea erabaki.

kattalintxo 2008-04-22 18:08 #2
Jajaja!!
Oso ona, diferentziaren feminismoari buelta eta erdi eman ostean gustora geratu zara ez??

Nik ere nire neskalagunarekin ezkontzeko aukera aldarrikatu nuen, eta lortu ostean, POPATIK EZKONTZA!! esan nuen. Bai, ni ere gustura geratu nintzen. JA!

Aitorrena 2008-04-25 08:59 #3
Oso post interesgarria idatzi duzu. Neri ere ez zait gustatzen Chaconek
egin duen hautua. Askotan aldarrikatzen da emakumeak beste ikusmolde
bat duzuela. Toke femenino. Tamalez emakume batzuk hainbat gizonezkoen
betaurreko "miopeak" erabiltzen oso ohituak daude eta ez dute
aldatzerik nahi. Berdin jarraitzeko egin izan dira hainbeste borrokoa
berdintasunaren izenean?

kak 2008-04-29 15:48 #4

Utzi iruzkina: