Kategoria: armada
Salamina uhartea (Grezia), K.a. 480. Jerjes buru zuen Persiar Inperioko itsas armada Greziako hiri-estatuetako flotaren aurka borrokatu zen. Greziarrek irabazi zuten gudua eta itsas hegemonia haiena izango zen K.a. V. mende osoan, guduan erabilitako trirremei esker. Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena ARGIA, 2017ko urriaren 22a 3D irudi honetan, trirreme bat ikusten da beste ontzi bat trabeska jo eta txikitzen. (Irudia: The Creative Assembly) Trirremeak jatorri joniarreko gerraontziak ziren. Guduetan zuten eraginkortasunari eske...
Urpekari profesionalen lehen taldea erromatarrek sortu zuten, urinatores delakoek osatua. Armadako zerbitzu berezi horren zeregina, gerra garaian, etsaien ontziei sabotajea egitea zen (aingurak eta txikotak askatzea, urpean oztopoak jartzea...). Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena ARGIA, 2017ko urriaren 01a Bake garaian, berriz, ontzi-hondarrak eta bestelako ondasunak berreskuratzeaz arduratzen ziren. Eta apnea lehiaketak ere egiten omen zituzten. Urpean ahalik eta ondoen ikustea funtsezkoa zen, eta, betaurrekorik ezean, asmaki...
NORA aldizkaria, 26. zenbakia (2010ko martxoa), 26. orr. (PDF) "Lehenengo turmetan eta azkenean kohorteetan, euskaldunak Erromako armadan borrokatu ziren. Haien benetako arrastoak ezagutu ditugu, legendak alde batera utzita."
Azken hilabeteotan Greziari Frantziak sei fragata (2.500.000.000 €) eta helikopteroak (400.000.000 €) saldu dizkio; Alemaniak sei urpekontzi (1000.000.000 €). 2.500.000.000 + 400.000.000 1000.000.000 3.900.000.000€ Eta armak saldu dizkiotenek mailegua ematen diote gero. Xahututakoa ordaindu ahal dezan, jakina. Txiza egiten digute buru gainetik eta teleberrietan euria dela diote. Daniel Cohn-Bendit-i esker jakin dugu.
Defentsa Ministerioaren aurrekontua 2010 urterako: . 18.160.000.000 € Horrek esan nahi du Espainia izeneko erreinuan bizi den pertsona bakoitzeko ordaintzen ditugula urtero 400 € hiltzeko baimena eta agindua duen jendez osatutako erakunde bat mantentzeko. Berdin ordaintzen du ume jaioberriak, edadekoak, langabetuak... Demagun etxean lau zaretela, ba erraza da: 400 x 4 = 1.600 euriko munduan zehar jendea hiltzen ibiltzeko. Asko iruditzen zaizu? Lasai, gehiago ere bada eta. Krisia? Bah! Laviolenciavengadedondevenga? Bah!!Zenbaki lizunak (I)
Pasa den asteartean buruz buru ikusi genituen Belen Gopegui eta Iban Zaldua mahai-inguru batean. Ez daukat oso argi gaia "literatura eta konpromisoa" edo "literatura gizartearen aurrean" ote zen. Edozein kasutan, marko horren mugetatik at ibili ziren bi idazleak, egoki eta interesagarri. Publikoari hitza eman zitzaionean, gizon batek egunerokotasun handiko gai bat ekarri zuen hizpidera. Defentsa ministro emea, haurdun gainera, ejertzitoak tente jartzen. Horren gaineko iritzia eskatu nahi zien hizlariei. Baina horren aurretik bere iritzia eman nahi zuen ere: patetikoa zen emakumearen mimeti...
Armadak, eta soldaduek, dakite urteetan ikasi duten hori, hiltzen. Eta hiltzen ez dutenean, jo egiten dute, eta torturatu, Basoran bezala.