Erromatarren urpeko teknologia

paideia 1456152068219 PAIDEIA | 2018-08-30 18:48

  • Urpekari profesionalen lehen taldea erromatarrek sortu zuten, urinatores delakoek osatua. Armadako zerbitzu berezi horren zeregina, gerra garaian, etsaien ontziei sabotajea egitea zen (aingurak eta txikotak askatzea, urpean oztopoak jartzea...).

 
ARGIA, 2017ko urriaren 01a

Bake garaian, berriz, ontzi-hondarrak eta bestelako ondasunak berreskuratzeaz arduratzen ziren. Eta apnea lehiaketak ere egiten omen zituzten. Urpean ahalik eta ondoen ikustea funtsezkoa zen, eta, betaurrekorik ezean, asmakizun bitxia erabiltzen zuten: ahoan olioz bustitako belakia eramaten zuten. Tarteka belakiari kosk egiten zioten, olioa aska zezan eta, hala, ikuspena hobetuko zuen pantaila bat eratu zedin, olioaren errefrakzio indizea eta giza begiarena oso antzekoak baitira.


Utzi iruzkina: