Kategoria: egunerokotasuna
Erroma, K.a. VIII. mendea. Kondairaren arabera, Romulok, hiriaren fundatzaileetako batek berak, Ius Osculi (musu emateko eskubidea) izeneko legea jarri zuen indarrean, beste arau askorekin batera. Lege horren arabera, emakume ezkonduek, egunero, senarrari ahoan musu eman behar zioten. Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena ARGIA, 2018ko maiatzaren 13a Erromako hiria fundatzearekin bat, Ius Osculi edo musu emateko eskubidea jarri zuten indarrean. Praktikan, alkoholemia kontrol sexista modukoa zen (Louvre). Ez zen hura senar-emazteen...
Urpekari profesionalen lehen taldea erromatarrek sortu zuten, urinatores delakoek osatua. Armadako zerbitzu berezi horren zeregina, gerra garaian, etsaien ontziei sabotajea egitea zen (aingurak eta txikotak askatzea, urpean oztopoak jartzea...). Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena ARGIA, 2017ko urriaren 01a Bake garaian, berriz, ontzi-hondarrak eta bestelako ondasunak berreskuratzeaz arduratzen ziren. Eta apnea lehiaketak ere egiten omen zituzten. Urpean ahalik eta ondoen ikustea funtsezkoa zen, eta, betaurrekorik ezean, asmaki...
Tunisiar eta italiar arkeologo talde batek Neapolis hiriaren arrastoak aurkitu berri ditu Tunisiako kostaldean urperatuta. Amiano Martzelino erromatar historialariak jaso zuenez, hiria tsunami batek suntsitu zuen K.o. IV. mendean. Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena ARGIA, 2017ko irailaren 17a (Argazkia: Tunisiako Ondarearen Institutua / Sassariko Unibertsitatea) Hogei hektareatik gorako aztarnategian, hainbat monumentu eta eraikinen arrastoak topatzeaz gain, garum-a (arrain hartzituzko saltsa) egiteko ehunka tanga a...
Euskal Herriko kaleak mitologia klasikoko, eta euskal mitologiako jainkoz josita daude. Eskultura, kale eta denden izendegietan topatu daitezke. BERRIA, 2011-03-27 / Lander Muñagorri Liburuetatik kanpo, mundu klasikoak bizirik jarraitzen du. Eskultura itxurarekin, edo kale edo denden izenekin, Grezia eta Erroma klasikoko izaki mitologikoak gure artean daude. Historian zehar gizartea hezteko erabili izan dira jainko horien irudiak, eta gaur egun ere asmo horrekin jarraitzen dute gure kaleetan.«Greko klasikoa eta latina galdu diren arren, mitologiarekin lotutako sinbol...
Nagore Irazustabarrena ARGIA, 2014-12-07 Ama haurrari bularra ematen, aitaren aurrean. Haurtzaroan hildako erromatar baten sarkofagoko erliebeen xehetasuna (K.a. 150 inguruan). Erroma, K.a. VIII. mendea. Kondairaren arabera Romulok eta Remok hiria sortu zuten. Jaioberritan abandonatutako anaia bikiek otseme batek elikatu zituelako lortu omen zuten bizirautea. Eta ez ziren jaio eta berehala hiltzen utzitako Antzinaroko pertsonaia bakarrak: Pertseo, Sargon, Hadis eta Edipo ere jaioberritan abandonatu zituzten. Gehienak mitologiaren eremuan soilik existitu arren, horrek a...
Nagore Irazustabarrena ARGIA, 2014-11-23 Erromatar eguzki ordularia, hiriko lehen ordulari hura baino berriagoa eta zuzenagoa. Erroman, K.a. III. mendean ipini zuten hiriko lehen ordularia. Katanian (Sizilia) lortu zuten gailua, Lehen Gerra Punikoko gatazka baten ondorengo harrapakinen artean. Jakina, eguzki ordulariek funtzionatzeko funtsezko parametroetako bat erlojuaren kokapena da. Erromatarrek ederki zekiten hori, baina harrapakina hirian jartzea erabaki zuten berdin. Bi hirien artean lau gradutik gorako aldea dago latitudean (Katania, 37,31ºI; Erroma, 41,53&or...
Gaurko beste gai bat nuen prestatuta baina gaurkotasunak idazgaia aldatzera behartu nau. Goizero egunkari gehienen bertsio digitala irakurtzea dut gustuko; portada ikusteko, titularrak irakurri eta abar. Komunikabide gehienen jarrerak ondo ezagutzen ditugu, berriak titulatzerakoan sentsazionalismorako duten joera (sic El Mundo), erlijio gaiak jorratzean (sic La Razon) baina beste batzuetan zur eta lur geratzen gara, besterik gabe. Egunero lez, horretan nenbilela Público egunkariaren berri batek atentzioa deitu dit; “Hamas desafía a Israel al matar a un civil...