Kategoria: Erroma
Erroma, K.a. VIII. mendea. Kondairaren arabera, Romulok, hiriaren fundatzaileetako batek berak, Ius Osculi (musu emateko eskubidea) izeneko legea jarri zuen indarrean, beste arau askorekin batera. Lege horren arabera, emakume ezkonduek, egunero, senarrari ahoan musu eman behar zioten. Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena ARGIA, 2018ko maiatzaren 13a Erromako hiria fundatzearekin bat, Ius Osculi edo musu emateko eskubidea jarri zuten indarrean. Praktikan, alkoholemia kontrol sexista modukoa zen (Louvre). Ez zen hura senar-emazteen...
Erroma, K.a. 458. Lucius Quinctius Cincinnatus (K.a. c. 519-c. 430) erromatar patrizioa lasai eta xume bizi zen bere etxaldean, lurra lantzen. Baina urte hartan, ekuoek erromatarrak eraso zituztenean, erasoa jasan zutenek Cincinnatusengana jo eta jarduera publikora itzultzeko eskatu zioten: diktadore izendatu zuten. Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena ARGIA, 2018ko otsailaren 11 Cincinatti 1802an, herria beste izen batez (Losantiville) sortu eta 14 urtera. Mende erdi inguruan 150.000 biztanle izatera iritsiko zen. (Arg.: UC L...
Urpekari profesionalen lehen taldea erromatarrek sortu zuten, urinatores delakoek osatua. Armadako zerbitzu berezi horren zeregina, gerra garaian, etsaien ontziei sabotajea egitea zen (aingurak eta txikotak askatzea, urpean oztopoak jartzea...). Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena ARGIA, 2017ko urriaren 01a Bake garaian, berriz, ontzi-hondarrak eta bestelako ondasunak berreskuratzeaz arduratzen ziren. Eta apnea lehiaketak ere egiten omen zituzten. Urpean ahalik eta ondoen ikustea funtsezkoa zen, eta, betaurrekorik ezean, asmaki...
Tunisiar eta italiar arkeologo talde batek Neapolis hiriaren arrastoak aurkitu berri ditu Tunisiako kostaldean urperatuta. Amiano Martzelino erromatar historialariak jaso zuenez, hiria tsunami batek suntsitu zuen K.o. IV. mendean. Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena ARGIA, 2017ko irailaren 17a (Argazkia: Tunisiako Ondarearen Institutua / Sassariko Unibertsitatea) Hogei hektareatik gorako aztarnategian, hainbat monumentu eta eraikinen arrastoak topatzeaz gain, garum-a (arrain hartzituzko saltsa) egiteko ehunka tanga a...
Nagore Irazustabarrena @irazustabarrena ARGIA, 2016ko maiatzaren 22a K.a. 218. urtean Hanibalen gudarosteak balentria handia –eta estrategikoki oso eraginkorra– egin zuen Alpeak zeharkatuz. Baina zer ibilbide egin zuten mendilerroa gainditzeko? Gavin de Beer (1899-1972) enbriologoa izan zen kartagoarraren soldadu, zaldi eta elefanteek Traversette pasabidea (3.000 m inguru) erabili zutela proposatzen lehena. Torontoko York Unibertsitateko Bill Mahaney buru duen ikerlari taldeak tesi hori egiaztatu du orain. Garai horretan Traversettetik gertu ani...