Odisea

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2008-05-06 20:34
4

Irunera joan behar nuen. Bilbotik. Garraio publikoa erabiliz, noski.

Metroz jo dut Termibusera.

Autobusez joan naiz Donostiara.

Oinez abiatu naiz Euskotren geltokira.

Topoz joan naiz Irunera.

Taxi bat hartu behar izan dut ikastolara ailegatzeko.

Egin beharrekoa egin eta gero, bide bera egin dut, kontrako zentzuan.

Taxia, topoa, hankak, autobusa, metroa.

Eta etxera ailegatu naizenean inork ez dit txalorik jo ingurumen eta garapen iraukorraren alde egindako guztiagatik.

Iñigo

Iñigo 2008-05-06 22:26 #1

Eta zenbat irakurri duzun bidean?
Eta zenbat jende ezagutzeko aukera izan duzu?
Eta zenbat istorio entzun, ikusi, irudikatu?
Ingurumen eta garapen iraunkorraren alde ez dakit baina, irudimen eta sorkuntza iraunkorraren alde egindako guztiagatik, txalo bat eta bi muxu.

asier

asier 2008-05-07 09:49 #2

Txalo bero bat! Plas-plas-plas! Bejondeizula ;-)

Jabi

Jabi 2008-05-07 22:56 #3

Ole!

zu bai artista!, niri askotan gertatzen zaizkit horrelako gauzak... bi ordu bidaiatzen, ez dakit zenbat herri gurutzatu, transbordo pila... egia da asko irakurtzen dut bidaietan eta paisaiarekin gozatu baina...

bueno hirietako abenturak modernoak dira. Ez dakit niri guztatzen zaizkit nahiz eta batzuetan ere gorrotatu, trena galdu, euriarekin busti... en fin

Txalo bero bat!

ane

ane 2008-05-07 23:19 #4

Bueno, tortillari buelta emateagatik bada ere esango dizut: nik gaur, astean 5 aldiz egin ohi dudan bezala, kotxez egin dudala lantokiranzko bidea; eguerdiko etxera joan-etorria kotxez baita ere, arratsaldean zentrura enkargutxo bat egitera ere modu berean, eta gaurkoz bukatzeko handik gipuzkoa barrenaldera ordubetez ere kotxez..eta bihar buelta kontu berera!

Ta iñorren txalorik, ezta zaplastekorik ere jaso gabe.

Hori bai, bitarteko madarikazioak, itxaronaldiak, kotxe ilarak, ota-peaje-gasolina...gastu guztiak exklusiboki nere poltsikora, eta gero kirol pixka bat egin beharko nukeenaren ideia datorkit tarteka.

Utzi iruzkina: