Kategoria: irakurlearen
Liburutegian egiten den Irakurlearen Txokoan, Angel Lertxundiren "Zoaz Infernura, Laztana" liburua izan genuen hizpide. Liburu honetan emakumearen kontrako tratu txarrei buruz hitz egiten da. Irakurlearen txokoan liburu honi buruzko iritzi ezberdinak entzun ziren: Liburua asko gustatu zitzaienak, errealitatea isladatzen zuelakoan edota liburuak gaia era ez egokian tratatu zuelako gustatu ez zitzaienak. Gauza baten denok ados geunden. Liburuaren amaiera "txapuzeroan" Beharbada gure idazleak ez du CSI ikusten. Hori bai, euskaraz irakurtzeko eta ulertzeko oso liburu erraza da. Zuk zer diozu??...
Hileko azken asteazkenean azken borrokara gonbidatuta zaude. Joxean Agirre etorriko zaigu Santutxuko Irakurlearen tartera. La lutte finale (Elkar, 2008) bere azken nobela izango dugu hizpide. Hori eta urak ekartzen diguna.Ohiko moduan Arbide kaleko AEK euskaltegian zain izango gaituzu, 8etatik aurrera.Eta ohi bezala, galdera edo iruzkinik bazenu, baina txaluparik ez Bilbora etortzeko, hemen ere utz dezakezu esateko duzun hori.
Jardunaldi interesgarriak gure elkartearen eta Asapalaren eskutik. Hauen berri irakurlearen blog berri hontan ere izango dugu. Hurbildu lasai gurera!
Durangoko liburutegian ere Irakurlearen tartea sortu da euskaraz. Orain arte, hainbat urtetan gaztelaniazko liburuak irakurtzen ibili eta aritu da irakurle talde bat. Oso modu aktiboan. Eta bertatik sortu da euskarazko liburuekin hasteko asmoa ere.Esan eta egin.Urriko lehen asteazkenean bilera egin ostean, hilero liburu baten gainean arituko gara Durangoko liburutegian.Lehen liburua Paul Auster idazleak idatzitako Brooklyngo erokeriak izango da, eta horretarako Oskar Arana euskaratzailea gurekin izango da. Kontua da, gaztelaniaz be Paul Austerren liburu bat irakurri dutela, eta horrela hitz...