Zoaz infernura, laztana!!

marirenkobazuloa 1456151263947 Mariren kobazuloa | 2010-04-15 20:08
1

Liburutegian egiten den Irakurlearen Txokoan, Angel Lertxundiren "Zoaz Infernura, Laztana" liburua izan genuen hizpide. Liburu honetan emakumearen kontrako tratu txarrei buruz hitz egiten da.

Irakurlearen txokoan liburu honi buruzko iritzi ezberdinak entzun ziren: Liburua asko gustatu zitzaienak, errealitatea isladatzen zuelakoan edota liburuak gaia era ez egokian tratatu zuelako gustatu ez zitzaienak.

Gauza baten denok ados geunden. Liburuaren amaiera "txapuzeroan" Beharbada gure idazleak ez du CSI ikusten.

Hori bai, euskaraz irakurtzeko eta ulertzeko oso liburu erraza da.

Zuk zer diozu?? Gustatu zitzaizun liburua??

     

Tere, Ane, Sarai

Tere, Ane, Sarai 2010-04-15 20:56 #1

<p>Alde batetik, gure iritziz,&nbsp;liburu hau irakurtzeko erraza izan arren, esan behar dugu zehetasun batzuk airean geratzen direla. Adibidez, arreta emakumearen egoeran, sentimenduetan eta izakeran egon ordez, liburua irakurri ahala, hilketan oinarritzen da.</p>

<p>Beste alde batetik, hizkerari dagokionez, liburu ederra da eta aproposa eta gomendagarria euskaltegiko ikasleentzat bai euskara ikasten ari direnetzat.</p>

<p>zuek zer diƱozue?? Ados zaudete??</p>


Utzi iruzkina: