Liburutegian egiten den Irakurlearen Txokoan, Angel Lertxundiren "Zoaz Infernura, Laztana" liburua izan genuen hizpide. Liburu honetan emakumearen kontrako tratu txarrei buruz hitz egiten da. Irakurlearen txokoan liburu honi buruzko iritzi ezberdinak entzun ziren: Liburua asko gustatu zitzaienak, errealitatea isladatzen zuelakoan edota liburuak gaia era ez egokian tratatu zuelako gustatu ez zitzaienak. Gauza baten denok ados geunden. Liburuaren amaiera "txapuzeroan" Beharbada gure idazleak ez du CSI ikusten. Hori bai, euskaraz irakurtzeko eta ulertzeko oso liburu erraza da. Zuk zer diozu??...


Zenbat aldiz jarri digute liburu bat esku artean? Eta zenbaitetan baztertu ditugu, baliorik ez dutelakoan? Kanpotik erakartzen ez badigu ere, zenbat aldiz ireki dizkiogu tripak eta oharkabean istorio liluragarrietan murgildu? Askotan sentitu gara istorio horren barruan, hor datza liburuaren xarma. Bera izan da, liburua, egia edo fikzioa guregana hurbildu duena.Hau guztia kontuan izanda, 1996 geroztik apirilaren 23a liburuaren nazioarteko eguna ospatzen da.Zergatik apirilaren 23a?Vicent Clavel y Andrés idazle eta editore valentziarrak, liburuari egun bat eskaintzea proposatu zuen. Hasiera ba...


Azken iruzkinak