Apirilaren 23a guztion gozamenerako
Zenbat aldiz jarri digute liburu bat esku artean? Eta zenbaitetan baztertu ditugu, baliorik ez dutelakoan? Kanpotik erakartzen ez badigu ere, zenbat aldiz ireki dizkiogu tripak eta oharkabean istorio liluragarrietan murgildu? Askotan sentitu gara istorio horren barruan, hor datza liburuaren xarma. Bera izan da, liburua, egia edo fikzioa guregana hurbildu duena.
Hau guztia kontuan izanda, 1996 geroztik apirilaren 23a liburuaren nazioarteko eguna ospatzen da.
Zergatik apirilaren 23a?
Vicent Clavel y Andrés idazle eta editore valentziarrak, liburuari egun bat eskaintzea proposatu zuen. Hasiera batean, urriaren 7an ospatzea erabaki zuten, batik bat, Cervantes idazlearen jaioteguna zelakoan.Baina, azkenean apirilaren 23a hartu zen data finko bezala Cervantesen heriotzari omenaldia egiteko asmotan. Orduz geroztik, Katalunian Saint Jordirekin batera apirilaren 23a liburuari eskainitako eguna ospatzen da. Baina hau ez zen soilik Katalunian ospatuko, urteak aurrera egin ahala, Espainiako probintzia ezberdinetan zabalduko da. Espainiako Gobernuak Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeari aurkeztu zion ideia eta honek 1995ko azaroak 15ean onartu zuen Parisen. Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak, apirilaren 23aren eguna mantentzea erabaki zuen beste hainbeste idazleen heriotza egun horretan bertan izan baitzen. Adibidez, William Shakespere Ingalaterrako idazlerik garrantzitsuena. Honen guztiaren ondorioz, 1996tik apirilaren 23a guztion gozamenerako eguna da.Zergatik den guztion eguna? Liburu batekin asko ikasi dezakegulako, eta ikasteaz gain, gozatzeko aukera paregabea luzatzen digulako liburuak.
2009ko liburuaren nazioarteko
eguneko kartela www.donostiakultura.com
Iruzkinak
Utzi iruzkina: