G&A (Gauez eta Azpikeriaz)

Katixa Agirreren blog kriminala

Hurrengora arte, lagunok. Ondo pasa uda.


Etxean bueltan (zer egingo diogu ba) eta hurrengo ihesaldia ailegatu bitartean (datorren asteburuan) etxeko kontuez arduratu beharko. Horien artean garbiketa. Aspaldi nabil intrigatuta ekobola delakoarekin. Nire etxe azpiko denda batean saltzen dute (40 euro inguru) eta antza denez labadoran sartu eta detergente eta leuntzailerik gabe garbitzeko gai da bola magikoa. Oxigeno aktiboan omen dago koska (zer ote?). Aste honetako Argian ere Ekobolaren inguruko albiste bat irakurri dut. Internet bidez erostekotan, merkeago ateratzen da: 30 euro. Dena den, nire inguruko inork ezagutzen ez duenez, z...


Eslovenieraz plurala eta singularraz gain, duala ere desberdintzen dute numero gramatikalaren barruan. Proto-eslavieratik gelditzen zaien arrastoa omen da hori.Ez da gauza bera ni, gu biok, edo gu hirurok (edo gehiago).Ez da gauza bera zerbeza bat eskatzea, bi eskatzea, edo hiru eskatzea.Beraz, kontuan hartu...Eno pivo (singularra)Dve pivi (duala)Tri piva (plurala).Prosim bat erantsi esaldi bakoitzaren bukaeran eta Esloveniatik arazorik gabe bidaiatzeko prest zaude.Na zdravje!


Bihar, eguna argitu aurretik, Esloveniara abiatuko naiz.Ondo bidean, datorren astearen bukaeran izango naiz bueltan.Nasvidenje!


Herenegun zendu zen, urpekaritza istripu baten ondorioz, Esbjörn Svensson piano-jole suediarra. 44 urte zituen. 2003an jo zuen Gasteizen Esbjörn Svensson Trioak. Kanpoan nengoen eta ezin izan nuen joan. Pasa den urtean errepikatu zuten, Principial Antzokian, XXI. mendeko jazza sailaren barruan. Baina gauean, McCoy Tyner eta Spike Lee (Terence Blanchard konpositorearekin) aritzekoak ziren Mendizorrotzan, eta hauekin gelditzea erabaki nuen.Tyner ondo egon zen. Spike Leek ez zuen gauza handirik egin Mendizorrotzako taula gainean: Barçako kamiseta batekin atera eta Espainian egoteaz oso pozik z...


Bihar, Bidebarrieta liburutegian eta Bilboko Udalak antolatutako hizketaldi ziklo baten barruan, Juan Manuel de Prada eta Aizpea Goenaga arituko dira  literatura eta zinearen arteko harremanez.Ez dut ukatuko: bikoteak morbo izugarria pizten dit. Zoritxarrez, ezingo dut joan. Inor baldin badoa, kontatuko ahal du hemen esperimentuaren emaitza!


James Bonden nobela berri bat atera da: Devil May Care du izena. Ez du Ian Flemingek idatzi, aspaldi hil zelako (goian bego), baizik eta Sebastian Faulks idazle britainiarrak. Enkarguzko lan bat, jakina, Flemingen jaiotzaren mendeurrenaren harira. 007ren sortzaileak, bon vivant bokazional horrek, bizimodu lasai eta erosoa eraman nahi zuenarentzat idazlearen ofizioa gomendatzen zuen. Bere idazketa-errutinak ez du zalantza izpirik uzten: munduko bizibiderik zoragarriena da idazlearena. Jamaikako bere etxean dago Fleming. Egun berri bat hastera doa. Eguzki ederra beste behin ere. Errutinari e...


Legendak dioenez Alexander von Humboldt naturalista Orinokon gora bidaiatzen ari zen, Atur herri galduaren bila nonbait. Halako batean loro batekin egin zuen topo, etengabe ezin ulertuzko hitzak botatzen zituena. Loroa zaharra zen, ia-ia ez zitzaion lumarik geratzen. Inguruetako jendeak ez zuen bere marmarra ulertzen: bertakoen esanetan, Atur-eko hizkuntza galdua zen hura, eta loroa, azken hizlaria. Azken aturtarra aspaldi desagertua zen, masakratuta, baina Amazionako loroak ehun urte bizi daitezke. Humboldt loroaren alboan geratu zen, belarria zorroztuta, eta azkenean Atur hizkuntza zaha...


"Mandatariaren Gerra" bere azken eleberriarekin, nobela laburrentzako Augustin Zubikarai saria eskuratu zuen Josi Basterretxea idazle eta irakasleak .Gure tartean izango dugu asteazken honetan. Gerra, misio sekretuak, Pirineoak eta beste hamaika gauza hizpide izango ditugu, seguru. Ohiko moduan, gonbidatuta zaude.Maiatzaren 28an, asteazkena, arrastiko 8etan Santutxuko AEKn (Arbidea 21, Txurdinaga).  Uxue Alberdik moderatuko du berbaldia.


Cliblik elkarteak antolatuta, bihar (maiatzak 21) euskarazko edizio independientearen inguruko mahai-inguru batean eseriko naiz. Blogari gisa gonbidatu nautela uste dut, baina gauza ez dago oso argi. Bihar argituko delakoan nago. Bilboko Areatzan propio jarritako karpa batean arituko gara. Hemen daukazue programa osoa. Eta nire gonbidapena. 11:30 Aurkezpena Armiarma proiektua13:00 Presentación de la Editorial Belleza Infinita 17:30 La revista de humor el Karma: sistema, autogestión supervivenvia 19:00 Mahai ingurua : Euskarazko Argitalpena. Gutxienen hizkuntza mundura zabalik: internet kult...