Ekobola
Etxean bueltan (zer egingo diogu ba) eta hurrengo ihesaldia ailegatu
bitartean (datorren asteburuan) etxeko kontuez arduratu beharko. Horien artean
garbiketa.
Aspaldi nabil intrigatuta ekobola delakoarekin. Nire etxe azpiko denda batean saltzen dute (40 euro inguru) eta antza denez labadoran sartu eta detergente eta leuntzailerik gabe garbitzeko gai da bola magikoa. Oxigeno aktiboan omen dago koska (zer ote?). Aste honetako Argian ere Ekobolaren inguruko albiste bat irakurri dut. Internet bidez erostekotan, merkeago ateratzen da: 30 euro. Dena den, nire inguruko inork ezagutzen ez duenez, zalantzak dauzkat.
Norbaitek ezagutzen du ekobola delakoa?
Benetan garbitzen du?
Benetan da ekologikoa?
Etxekoandre eskasa naiz, baina hobetzeko ahaleginak egiten ditut behintzat.
Iruzkinak
markos zapiain 2008-07-01 14:06 #1
zikinkeria orokorra garbitzen du, izerdi lausoa kentzen du, baina mantxa nabarmenak ezin, mantxaren gainean ohiko detergentea bota behar edo bestela aparte garbitu

Janis Joplin 2008-07-02 10:26 #2
Baina zer ez du jakingo gure filosofoak!

markosen ikaslie 2008-07-06 14:03 #3
beti bota biher da detergente apurtxu bet ekoboliegaz batera, bestela... malo.

markoseri egin kasu, bera baino etxekoandre hobiaurik eztau eta! eta sukaldien ya, ni te cuento...!

Utzi iruzkina: