Bihar, mahai-ingurua Bilbon
Cliblik elkarteak antolatuta, bihar (maiatzak 21) euskarazko edizio independientearen inguruko mahai-inguru batean eseriko naiz. Blogari gisa gonbidatu nautela uste dut, baina gauza ez dago oso argi. Bihar argituko delakoan nago.
Bilboko Areatzan propio jarritako karpa batean arituko gara. Hemen daukazue programa osoa. Eta nire gonbidapena.
11:30 Aurkezpena Armiarma proiektua
13:00 Presentación de la Editorial Belleza Infinita
17:30 La revista de humor el Karma: sistema, autogestión supervivenvia
19:00 Mahai ingurua : Euskarazko Argitalpena. Gutxienen hizkuntza mundura zabalik: internet kultura zabalkundearen tresna. Blogs, databaseak eta liburuak .
Parte hartzen dute:
Dinamizatzilea Lutxo Egia
Katixa Agirre (Idazlea)
Gorka Arrese (Susa)
Jorge Giménez (Alberdania)
Iruzkinak
Iñigo 2008-05-20 22:44 #1
Gutxienen hizkuntza mundura zabalik? Gutxienen hizkuntza? Zuzena al da hori?

Egia esan, gehiago axola zait azpian dagoen ideologia. Hiztun komunitate bat inoren "gutxiena" da "gehiena" horren talaiatik begiratua bakarrik: txikiagoa edo handiagoa, baina bere horretan osoa dena irensteko joera antropofagoa baino ez dago hizkera horren atzean.

Tira, horrelakoetara ezin joan eta marmarka ibili behar.

Gozatu.

David 2008-05-22 20:36 #2
Tira, agian nire euskeraren maila ez da hain hona eta "gutxienen" hitz hori ez da aproposena baina argi dago hiztunen kopuruak hizkuntza baten erabilera eta garaipena mugatu ahal duela. Dena den, eta euskerak hiztunen kopuru baxua izan arren (noski, hau subjetioa da, beti beste batekin konparatuta eta konparazioak arlo honetan inoiz ez dira onak) euskal idazle askok eta jende askok internet erabili du eta erabiltzen du euskeraz. Honek presentzia handia ematen dio euskerari eta garaipen ona delakoan nago. Mahai-inguru honetan azkenean ez zen hainbete honi buruz hitz egin baina argi geratu zen internet ezinbesteko tresna bat da edozein idazlerentzet edozein hizkuntzatan: mugak bestelakoak dira hemen eta ez dio axola gutxienen edo gehienen hizkuntza izateak.

Utzi iruzkina: