Gabonetan neure buruari oparitutako kamera probatzera atera naiz, larunbat tropikal bilbotarra aprobetxatuz.Ondo eta erraz hasteko, Guggenheim-era joan naiz. Eraikin fotogenikoagorik inguruan? Nire ustez ez. Hala ere, gure amonak esaten duen moduan, etxean bezala... inon ez! Asteburuetan, gainera, argiztatu egiten digute San Anton eliza, eta gauerdira arte ez dago argia piztu beharrik. Bista hauekin, nork nahi du Guggenheim bat?
Urte berria: gimnasiora! Nik bezala pentsatzen dute askok, gimnasioa gainezka baitago egunotan. Ilea bereziki lazten didan espeziea: kulturistak. Beren giharrak mugarik gabe puztu eta puztu dabiltzan horiek. Nazka eta penaren artean dagoen sentimendu bat pizten dute neure baitan. Norbaitek orratz batekin sastatu eta hegan aterako direla iruditzen zait. Eta nago, barne-bizitza eskasa konpentsatzen dabiltzala kanpo-bizitza erakusgarri horrekin. Gizajoak. Beren jokamoldeak ez du inolako zentzurik. Ez osasunaren ikuspuntutik, ezta erakargarritasun erotikoarenetik ere. Egia da garai batean –...
Merkealdia aprobetxatuta, kuleroak erostera atera naiz. Orain arte ez nau hainbeste harritu eskaintzaren ugaritasunak: hamaika kolore, sexy edo sport estilokoa, kotoi edo enkajezkoak, culotte edo tanga, gerri altu edo baxua… ni bezalako kulero-erosle esperimentatua ere zorabiatzeko modukoa. Gauza bik eman didate atentzioa bereziki: emakumeentzat pentsatutako kulero infantilen zabalkundea (marrazkitxoak eta lakio txepelak) eta letraz estanpaturik datozen kuleroak. Lehenengo kasuaren inguruan dezente teorizatu daitekeen arren, momentuz alde batera utziko dut. Hel diezaiogun, beraz, ...
Ezagutu nuenean 3 urte zituen. Eskolaz kanpoko ingelesa irakasten nion Moratalaz auzoan, Madrilen. Inor baino lehenago ailegatzen zen ikastetxera, jantokian hartzen baitzuen gosaria, zazpi eta erdietan. Gero klasera joaten zen. Bazkaldu, jantokian egiten zuen berriro, eta klasera atzera berriz, siesta egiteko betarik gabe. Klaseak bukatu eta oraindik betebehar bat zeukan gizajoak: nire ingeles klase madarikatua. Sorgin hutsa sentitzen nintzen bere aurrean “the sky is blue” oihukatzen nuenean edota “John Brown had a little Indian” abesarazten nionean. Doi-doi ari zen mutikoa bere lehenengo ...
Kostata, eta azala oraindik Gran Canariako eguzki maitagarriak belztuta, bueltan gara.Zerekin bueltan?Jokin Muñozen Antzararen Bidea nobelarekin. Bera eta bere azken eleberria izango baitira Irakurlearen Tarteko gure hurrengo protagonistak. Urtarrilaren 30ean izango da, iluntzeko 20:00etan betiko moduan, Txurdinagako AEKn (Arbidea kalea, 21).Eta beti bezala, gonbidatuta zaude.
Euskaraz liburu bat idatzi duen edonork, prest egon beharko du hurrengo elkarrizketa mota hauei aurre egiteko: 1. Eman ta zabal zazu. Elkarrizketa mota ohikoena. Dagoeneko eginda dagoen elkarrizketa batean oinarrituta (kopiatuta). Argitaletxeak promoziorako zabaldu duen elkarrizketa bera, normalean. Kazetariak ez du liburua irakurri, baina behintzat jatorrizko elkarrizketa hori bai, ez gara kexatuko. Elkarrizketa mota honek idazlea psikosira bultza dezake, hamaika aldiz bere influentziak, b...
1. Umeei iruzurrik ez. Serio-serio gerturatzen ziren liburuengan, eta nirea ikusterakoan, ozenki irakurri ohi zuten titulua: Pa-u-la-ren sei-ga-rren a-tza-ma-rra. Eta segituan Paularen atzamarrak kontatzeari ekiten zioten: Bat-bi-hiru-lau-bost-sei. Ados. Orduan bai, lasai geratzen ziren, eta barruko marrazkietan galtzen ziren. 2. Musikariek ere irakurtzen dute. Txuma Murugarrenek (edo Mikel Urdangarin ote zen?) Sua Falta Zaigu erosi zuen, eta nik sinatu. Berri Txarrak-eko Gorka Urbizu ere bat-batean, isilean bezala agertu zitzaidan, liburua gustatu zitzaiola esatera. Bejondeiela! 3. Ikasl...
Euskadi Sarien eta Durangoko Azokaren ajearekin etorriko zaigu Miren Agur Meabe Txurdinagako Irakurlearen Tartera. Urtebe Itsasargian liburu ederraren inguruan egingo dugu berba, eta beste gauza askori buruz ere bai. Abenduaren 12an izango da, asteazkenarekin, betiko moduan arratsaldeko 8etan, Txurdinagako AEKn (Arbidea, 21). Gonbidatuta zaude!
nik hizkuntza asko jakin nahiko nituzke, baina hiru besterik ez dakizkit. Beste pare bat ikastera jarri naiz, baina ez diet denbora nahikorik eskaini eta ez daukat beste batzuen abilezia inbidiagarria, hizkuntzak azkar batean zurrupatzekoa. Maite ditut ezagutzen ditudan hiru hizkuntza horiek, eta inoiz besteren bat ikasiko banu, hura ere maiteko nuke dudarik gabe. Horregatik munduko hizkuntza guztiak aurre-maitatzen ditut, maitale potentzialak diren heinean. Eta hiru hizkuntza horien artean, neure buruari galdetzen diot: euskara al da nire hizkuntzarik kuttunena? Gaztelera baino gehiago ma...