"Como una historia de terror" gaur, Bilboko Fnac-en
Horixe ba. Aurkezle lanetan ibiliko naiz Como una historia de terror (Jon Bilbao, Salto de Página, 2008) ipuin-liburuaren aurkezpen bilbotarrean.
Liburu honek 2008ko Ojo Crítico saria irabazi du.
Fnac-en egongo gara egilea, editorea eta hirurok, arratsaldeko 7etatik aurrera.
Bertan ikusiko ote dugu elkar?
Iruzkinak
Hasier 2008-12-10 11:39 #1

Ezin izango dut, tamalez, gaur agertu baina interes berezia sortzen dit liburu horrek. Madrileko lagun batzuen liburudenda batean aurkeztu berri dut eta oraindik ezin izan dut irakurri. Pena. Kontatuko duzue.

Ondo izan.

Hasier Rekondo

Hasier 2008-12-10 11:40 #2
Aurkeztu "berri du" esan nahi nuen.
katixa 2008-12-10 11:43 #3
Aupa, Hasier!
Tres Rosas Amarillas da liburu-denda hori, ezta? Eta zure lagunak dira? Kontxo, kontxo...
Liburuak merezi du. Eskatuiozu Olentzerori.

Hasier 2008-12-10 15:07 #4
Bai, Tres Rosas Amarillas. Uda honetan ezagutu nuen bertako arduraduna eta kontaktua dugu.

Ondo izan.

eztapentsatuere 2008-12-21 23:24 #5

Irakurri berri dut Jon Bilbaoren liburua, eta izugarri gustatu zait, utzi ezinik egon naiz asteburu honetan. Ondo dago sariak betikoak ez direnen artean ere banatzea, honelako liburu "txikiek" etekin izugarria atera ahal baitiote honelako publizitateari. Orain egilearen aurreko eleberria lortzen saiatuko naiz, irakurri dudanak merezi du eta.

Utzi iruzkina: