Egun intentsuak
Egun intentsuak bizitzen ari naiz blog honekin.
Batetik editore baten presioa jasaten ari naiz, nire eredua jarraituz mundu guztia bere kabuz blog batean argitaratzen hasten bada langabezian geldituko denaren beldur baita.
Bestetik trapero baten presioa jasaten ari naiz: lorez betetzen ari nau eta azkenean alergia hartu edo , okerrago dena, sinistuko ditut hark esaten dizkidan gauza guztiak .
Intentsitatearen horren erruz agian gaur alper-alper eginda nago eta bihar arte agurtzen naiz besterik gabe. Ondo lo egin! Eta santu portatu!
Iruzkinak
Patxi 2005-04-01 01:12 #1

Katixa! Honi amor-pasiĆ³n deitzen zaio. Irakurle sutsua poz pozik jartzen dezu, baba dariola... Eta desagertu egiten zera bapatean. Drama ikutu bat, gure arteko harremanari? Literaturari bazka pixka bat? >
Senargaia jeloskor dago editoreak zure atzetik dabiltzalako, eta sekuestratu egin zaitu sukaldean? >
Seguru oporretan zaudela, asper asper eginda. Baina tira, imajinazioari su pixkat ematen dio zure ausentziak. >
Ea ipuin hura berriz txintxilikatzen dezun, itxurazko kritika bat egiteko. >
Ausartzen baldinbazera noski... Makurra naiz ni oso. >
Laister itzuli. (itzuli nahi dezunean, baina ez asko tardatu)

Utzi iruzkina: