Ez izan kutreak: banatu bonboiak
Bada Andres Neuman idazlearen poema bat izugarri gustatzen zaidana. Oraindik jaio ez den bere alabari dedikatuta dago eta erdialdeko pasarte batek horrela dio:
Acepta golosinas de los desconocidos
-no está el mundo como para negarse-,
pero apréndete esto en cuanto puedas:
más frecuente es lo amargo, o que te ignoren,
y no los caramelos.
Nik gauza bera pentsatzen dut: karameluei ez zaiela ezetz esan behar. Dentistarenean nagoenean ere baietz esaten diot irteeran ematen didaten karameluei, nahiz eta jakin inbertsio moduan egiten dutela.
Horregatik atzo, kalera goizean goiz atera nintzenean eta Ibarretxe jaunaren argazki baten azpian emakume batek karamelu-eskukada eskaini zidanean, ez nion ezetzik esan. Karameluak hartu eta banan-banan jan nituen guztiak ile-apaindegirako bidean. Bi ordu beranduago, leku beretik pasa nintzenean (askoz errubiago oraingoan) Ibarretxe jauna desagertua zen eta bere lekuan San Gil anderea zegoen, oso irribarretsu. Argazki horren azpian gizon bat, bera ere karameluak banatzen. Eta nik baietz, hartuko nituela, eta etxerako bidean jan nituen banan-banan berriro ere guztiak. Goxoki kontuetan ez naiz batere partidista, ikusten duzue.
Etxera ailegatu eta tripa pisutsua nuelako edo hasi nintzen pentsatzen: zertan zenbiltzan EAJko emakume hura eta PPko gizon hura karameluak banatzen? Ez zidaten ezer esan, ez eta propagandarik banatu, edo bere lider espiritualen argazkia seinalatu sikiera. Soilik karameluak eskuratu zizkidaten, karamelu asko, eta ugariak: marrubizkoa, limoizkoa, koka-kolazkoak... baina karameluak azken finean. Mezu politiko moduan nahiko pobrea, ezta? Eta gainera kutrea.
Horregatik proposatzen dut hemendik alderdi politiko guztiei karameluen ordez bonboiak eman ditzatela. Goxokiak banatzea baldin bada gelditzen zaien argumentu bakarra egin dezatela kategoriarekin, mesedez. Ferrero-Roche nahiko izango da. Edo Mon-Cheri. Edo Vasquitos y neskitas, hemengo produktuak nahiago badituzte.
Baina bonboiak, arren!
Iruzkinak
Anonymous 2005-04-05 16:27 #1

Berriz ere dentistarenera joan beharrean izango zara hauteskundeak sarri-sarri errepikatuz gero. >
Baina hori bai: metxak bere tokian jarrita. >
x.

Anonymous 2005-10-15 01:25 #2

hi all im harro >
nice to see you :) >
I made a new site harro >
its all about cash and harro

Anonymous 2005-10-15 01:50 #3

hi all im harro >
nice to see you :) >
I made a new site harro >
its all about cash and harro

Anonymous 2005-10-15 02:29 #4

harro east >Nice site
>I found here by searching harro east
>Check out this
harro east

Utzi iruzkina: