Girls: the battle of the sexes revisited
Sabemos desde hace un tiempo que los machos de los mamíferos de diferencian de las hembras en 0’5 por ciento del material genético.
Pero sólo recientemente hemos aprendido que los machos humanos se diferencian de los ratones en el 1 por ciento del material genético.
Lo que nos ha llevado a creer que, cuando hayamos terminado de trazar el mapa del genoma humano y también el de los grandes primates, habrá una alta probabilidad de que los varones compartan más genes con los gorilas machos que con las mujeres.
Chicas Nic Kelman
Ed. Poliedro Nic Kelmanen lehenengo eleberria zerbait bada politikoki ez-zuzena da. Eta horrek bere ondorioak ditu, esan nahi dut polemika pizten duela eta irakurleak gerturatu. Espainiar argitalpenaren azal-hegalak dioenez amerikar kritika “sakonki bananduta dago”, talde feministek liburua kondenatu dute eta aldi berean egunkari ugarik urteko liburua izendatu dute.
Politikoki zuzenek, hemendik aurrera P.Z. izendatuko ditudanak, emakumezko eta gizonezkoen arteko ustezko berdintasuna aldarrikatzeko ohitura dute. Girls agertzen da, bai zera! esaten eta P.Z. horiek sutan jarriz. Gizon-emakumeen arteko berdintasuna ez da gauzatu eta ez da inoiz gauzatuko gizonak eta emakumeak oso desberdinak direlako. Hori da liburuaren tesia eta benetan ondo ilustratuta dago.
Min ematen du batzuetan irakurtzeak, baina behin bukatuta arrazoia ez zaiola falta tipo honi onartu behar da. Terriblea da Kelman-en zintzotasuna, ezbairik gabe. Gizonek neskatxak nahiago dituzte. Gizonek “maite zaitut” esaten dute sexuaren truke. Noski, boutadez beterik dago liburua, baina boutade guztiek badute bere egi hondarra.
Ni digestioa egiten ari naiz oraindik. Bitartean nire neska lagunei gomendatzen diet liburua. Bihotzez.
Iruzkinak
Leirita 2005-03-22 18:04 #1
<p>Liburua irakurtzeko gogo pila sartu zaizkit. Zuk gomendatzen badidazu, laztana, bihotzez....</p>
Utzi iruzkina: