Comizi d'amore e di tradimento
Lagun batek gomendatuta, Comizi d’amore ari nintzen ikusten, Pier Paolo Pasolinik 1965ean asmo soziologikoekin egindako dokumental harrigarria. Honetan datza dokumentala: kamara hartu, Italia zeharkatu eta hiri zein herrietan, intelektual, unibertsitate-ikasle, fabrika-langile zein baserritarrekin aritzea maitasun eta sexuaz. Gai agortezina eta beti interesgarria. Emaitza: ikusteko modukoa.
Baina Siziliako pasarte bat ekarri nahi dut hizpidera, momentuz. Sizilian zegoen PPP gaztetxo bati galdetzen matrimonio eta fidelitatearen inguruan. Horra mutilaren erantzuna:
- Nire emazteak egingo balu… (adarren keinua egin eta buru gainean kokatu zuen eskua) nik… (labana batekin lepoa moztearen keinua egin zuen).
Bere aldarrikapena bukatuta, inguruko morrosko guztiek gogo biziz txalotu zuten mutikoaren ateraldia.
Ez dut esango mutil horren asmo homizidak harritu ninduenik. Tamalez, ez dugu 6oko hamarkadako Sizialara joan behar horrelako ez bakarrik asmoak baizik eta mehatxuen gauzatzea ikusteko.
Momentu horretan atentzioa eman zidana adarren keinu hori izan zen. Nik usten nuen “adarrak jarri” esamoldea Espainiako gauza zela, baina argi geratzen ari zen Sizilian ere trebetasunez erabiltzen zutela.
Eskerrak alboan pertsona jakintsu bat nuela, eta berak kontatu zidala “adarrak jarri” mitologia grekotik datorren esamoldea izan daitekela.
Denboraz larri nagoela eta, beranduago kontatuko dizuet, kuriositate moduan-edo.
Bitartean, norbaitek ezagutzen du istorioa? Esan nahi dut "adarrak jarri" esamoldearen jatorri etimologikoa, ez "adarrak jartzearen" istorioa.
Iruzkinak
indezent 2007-03-13 11:19 #1
Egia esan, ez dut esaeraren jartorriaz ideiarik ere baina Italian izan nintzenean ikasi nuen italiar bati esan diezaiokezun gauzarik txarrena "va fan culo cornuto" dela. Ez da broma, haur horren jarrera homizida berbera erakusten dute hitz magiko hauek entzun bezain pronto.
xme 2007-03-13 11:52 #2
Nik ere ez dut jatorria ezagutzen, baina zaharra dela bai. Eta euskarari dagokion bitxikeria bat: "adarra" hitza, euskal testuetan, Etxepareren liburuan ageri da lehen aldiz, eta esanahia ez da animaliek buruan izaten dutena, ezta arbolei hazten zaizkienak ere, ezpada senar-emazteen arteko adulterioari lotua.

Jaio 2007-03-13 14:01 #3

Nik bikingoen istorio bat irakurri nuen behin.Gizonezkoek gerrara-edo aldegiten zutenean, emakumeak senarreren zai gelditu behar zuen. "Derrigorrezko" epe bat zuten (ez dut gogoratzen, hiru urte-edo). Behin epe hori pasata emakumeek eskubidea omen zuten beste gizon batekin harremanetan hasteko eta orduan etxeko atean adarrak jartzen omen zituzten. Horrela, abandonatu zuen senarrrak, itzultzen bazen ere, jakingo zuen bere zai ez zegoela etxean bakarrik utzi zuena. Eztakit juxtu-juxtu horrela den, aspalditxo irakurri nuen-eta

indezent 2007-03-14 09:51 #4
Ba ez dakit hori den azalpena baina historio polita da behinipein
markos zapiain 2007-03-14 09:58 #5

Dirudienez, hasiera batean "adardun" infideltasuna onartzen zuen gizonari deitzen zitzaion: adarra hagina bezalakoa omen baita, irteten denean min egin bai, baina jateko ere balio du.

Sasoi hartan sua ez zen behar bezala pizten eta oso erabiliak ziren manoplak eta pantuflak.

G.J. 2007-03-15 22:09 #6

Comici dela ustet

Ciao

koldo 2007-03-15 22:34 #7
USTEAK ERDI USTEL "G.J."
Utzi iruzkina: