Kategoria: adarrak
Genetikari esker dakigu begien kolorea edo sudurraren luzera, esaterako, emanak ditugula: guraso, aiton-amona eta aurrekoen bitartez lortuak ditugu zenbait ezaugarri, joera eta abar. Mendel gogoratzen? Bada, gu haren ilarren antzekoak gara: berdeak ala horiak, lauak ala zimurtuak. Hara non, ordea, datorkigun epigenetika afera argia zirudiena nahastera. Epigenetikari esker dakigu -inguruak eraginda, gehienetan- gene batzuk isildu egiten direla eta ondorioz gene horiek goberna...
(Aurreko mezutik dator) Goazen Minos erregeari buruz hitz egitera. Zeus zen bere aita, Europa bere ama. Hain guraso notableekin erraza izan zitzaion postutxo on bat lortzea administrazioan. Zehazki Cretako erregetzan. Minosek bazekin bere botere eta zorte on guztia jainkoei zor ziela, bere entxufe paregabeari, eta, eskerronekoa izaki, Poseidoni eskatu zion Zeusi eskaintzeko moduko opariren bat. Poseidonek zezen zuri lerden bat eman zion (bai, ari gara adarren kontura gerturatzen), baina zezena ikusitakoan Minosek pentsatu zuen: “Nolatan sakrifikatuko dut zezen eder hau? Edozein zezen arrun...
Lagun batek gomendatuta, Comizi d’amore ari nintzen ikusten, Pier Paolo Pasolinik 1965ean asmo soziologikoekin egindako dokumental harrigarria. Honetan datza dokumentala: kamara hartu, Italia zeharkatu eta hiri zein herrietan, intelektual, unibertsitate-ikasle, fabrika-langile zein baserritarrekin aritzea maitasun eta sexuaz. Gai agortezina eta beti interesgarria. Emaitza: ikusteko modukoa. Baina Siziliako pasarte bat ekarri nahi dut hizpidera, momentuz. Sizilian zegoen PPP gaztetxo bati galdetzen matrimonio eta fidelitatearen inguruan. Horra mutilaren erantzuna:- Nire emazteak egingo ba...