Sua Falta Zaigu

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2007-03-07 18:36
6

Bihar, martxoaren zortzia, emakume langilearen eguna da, eta ni, egun berezi hori fundamentuz ospatzeko, ez naiz lanera joango.

Horren ordez Sua Falta Zaigu liburuaren aurkezpenean izango naiz, Julen Gabiria eta Xabier Mendigurenekin batera. Goizeko hamaiketan izango da, Bilboko Zazpi Kaletako Elkar dendan.

Bertaratu nahi baduzu, zurito bat hartuko dugu batera.

katixa

katixa 2007-03-07 18:43 #1

Azaleko argazkia Lander Garrok egin du.

patxi lurra

patxi lurra 2007-03-07 20:39 #2

Joño! Igual jaitsiko naz ba Pellotxogaz. Neu ez naz andrazkoa, baina bihar goxean ez dot lanik egingo...

Patxi

Patxi 2007-03-08 00:25 #3

Izugarri gustatu zait azala. Ea lehenbailehen lortzen dedan ale bat.  Irrikatzen nago irakurtzen hasteko.

amaixa

amaixa 2007-03-08 11:43 #4

Gonbidapenak luzatzen eta familiakoei ez jutea eskatzen???? Katixa poetixa maltxurra!

Ugutz

Ugutz 2007-03-09 15:10 #5

Pena azterketa izatea...

Liburua irakurtzeko gogoekin nago.

Aitor

Aitor 2007-12-10 11:47 #6

Irakurri dittut "Sua falta zaigu" liburuko ipuinok. Gustura irakurri dittut denak. Era erraz eta arinean kontatuta daude guztiak. Gainera narraziñuok bukatzeko modua gustatu zait. Lagun batekin komentatzen ibili nintzen ipunak era irekian bukatzeko modu horretaz eta berari ez zaiola gustatzen komentatu zidan. Ba neri bai, bakoitzaren imaginazioak erabaki dezala bukaera.

Beterriko liburuan egin dizuten elkarrizketa irakurri dut ere. Eta zain nago "Etxetik irten gabe" zure hurrengo liburua (hau ere ipuin bilduma) noiz plazaratuko duzun. Irakurtzeko irrikitan nago.

"Paularen seigarren atzamarra" ipuina Durangoko azokan lortu dut eta egia esan "Sua falta zaigu" baino gehiago gustatu zait. Loibari olentzerok ekarriko dio ipuin hau eta neri beste gustatuko zaiola espero dut. Oso egokia deritzot umeentzat. Zabaltzen duen mezua eta baloreengatik.

Animo ba Katixa!

Utzi iruzkina: