Kategoria: mendiguren
Bihar, martxoaren zortzia, emakume langilearen eguna da, eta ni, egun berezi hori fundamentuz ospatzeko, ez naiz lanera joango. Horren ordez Sua Falta Zaigu liburuaren aurkezpenean izango naiz, Julen Gabiria eta Xabier Mendigurenekin batera. Goizeko hamaiketan izango da, Bilboko Zazpi Kaletako Elkar dendan. Bertaratu nahi baduzu, zurito bat hartuko dugu batera.
Aurreratu zaizkit baina oraingoan ni ere berria ematera natorkizue. Uztailean Donostian izango naiz Xabier Mendigurenekin batera Lolita mitoaren inguruko ikastaro bat ematen, Hik Hasi-k antolaturiko topaketen barruan. Ikastaroak nire tesi-lana (oraindik enbrioi-egoeran dagoena) du oinarritzat eta Mendiguren jaunak aberastu egingo du lolitismo euskal kasu bat birpasatzen, Jon Miranderen Haur Besoetakoa eleberria, hain zuzen. Lolita mitoaren sorrera aztertuko dugu, Nabokov-en nobela oinarritzat hartuz eta bere bi zine-adaptazioak ikusiz (Lolita, 1962 eta Lolita, 1997). Mito honen indar...
Hiruzpalau egun eman ditut deskonektatuta, blog eta antzeko inbento infernalen arrastorik gabe, eta on egin didate benetan. Batez ere, pasa den astean estresatuta samar ibili nintzelako ostiraleko mahai-ingurua zela eta. Blogak eta literatura, joño, joño. Nik, Julen Gabiriak bezala, ez dut uste mahai horretara inguratu ginenok blog literarioen jabe garenik. Hori esan nion Edu Zelaietari, gonbitea luzatu zidanean, eta horrela hasi nuen ere nire diskurtsotxoa. Nik, Julen Gabiriak ez bezala, oraindik ez dakit ezetz esaten (akaso mahai-inguru batera gonbidatzen ninduten lehenengo a...