Elkar

No profile photo Elerti | 2009-05-09 19:29

Espe Arriaran Arrasateko Elkar liburu dendaren saltzaileari egindako elkarrizketa irakurgai uzten dizuegu jarraian:   Zein liburu izan da 2009ko urtean  orian arte gehien saldu dena? Euskaraz edo gaztelaniaz?Hemen Arrasaten, gaztelaniaz euskaraz baina gehiago irakurtzen denez, gehien saldu diren liburuak honako hauek izan dira: Los hombres que amaban a las mujeres eta La chica que soñaba con un vidón de gasolina y una caja de cerillas. Eta zein izan da euskaraz gehien saldu den liburua?Bernardo Atxagaren  Zazpi  etxe Frantzian saldu da batez ere. Ingelesezkorik ...


Idazle esoteriko batzuentzat, esperientzia erlijiosoa da ia. Ahots bat entzuten omen dute, burura etortzen zaiena zuzenean, eta burutik eskura, eta eskutik paperera. Haiek bitartekoak baino ez dira. Medium hutsak. Zerutik datorren ahotsa eta obraren artekoa. Beste batzuentzat (gehienontzat, pentsatzen dut) ez da hain erraza. Hitzak ez dira entzuten. Areago, ezkutatu egiten dira eta isil-isilik geratzen, eta haien bila jo behar du idazleak, kostata, izerditan, ehiztaria basoan nola. Niri, adibidez, izugarri kostatzen zait hitzak entzutea. Bila ibiltzen naiz, bai, baina hitzak azkarrago iza...


Galderak ez du agian interes handirik zuretzat, baina ateo aitortu bat eta praile teologo bat horretaz eztabaidatzen ikusteak badu bere zera, ezta?Elkar argitaletxeak atera duen liburuaren harira, eztabaida joria espero dugu, Joxe Arregi, Edorta Jimenez eta gerturatutako lagun guztion artean, datorren asteartean (azaroak 27) Txurdinagako Irakurlearen Tartean. Moderatzaile lanetan Uxue Alberdi arituko da.Zatoz! Txurdinagako AEKn egongo gara, Arbidea kalean, 21, iluntzeko 8etatik aurrera.


Elkarbizitza jokuan, eta ni berriz, kontu ttikietan...Bihar aurkeztuko dugu, beste lagun hauekin batera, Donostiako Bilintx dendan, 11:30etan.


Bihar, martxoaren zortzia, emakume langilearen eguna da, eta ni, egun berezi hori fundamentuz ospatzeko, ez naiz lanera joango. Horren ordez Sua Falta Zaigu liburuaren aurkezpenean izango naiz, Julen Gabiria eta Xabier Mendigurenekin batera. Goizeko hamaiketan izango da, Bilboko Zazpi Kaletako Elkar dendan. Bertaratu nahi baduzu, zurito bat hartuko dugu batera.


Azken iruzkinak