Elkar

No profile photo Elerti | 2009-05-09 19:29

Espe Arriaran Arrasateko Elkar liburu dendaren saltzaileari egindako elkarrizketa irakurgai uzten dizuegu jarraian:

 

Zein liburu izan da 2009ko urtean  orian arte gehien saldu dena? Euskaraz edo gaztelaniaz?
Hemen Arrasaten, gaztelaniaz euskaraz baina gehiago irakurtzen denez, gehien saldu diren liburuak honako hauek izan dira: Los hombres que amaban a las mujeres eta La chica que soñaba con un vidón de gasolina y una caja de cerillas.

Eta zein izan da euskaraz gehien saldu den liburua?
Bernardo Atxagaren  Zazpi  etxe Frantzian saldu da batez ere.

Ingelesezkorik  saltzen al da?
Egia esanda oso gutxi. Saltzen direnak  institutuan edo eskoletan derrigorrez irakurtzeko eskatzen direnak izaten dira.

IMGP0715

Arrasateko Elkar denda.                             Iturria: Elixabet Zaldua.


Durangoko azokak eraginik izaten al du liburuak saltzerako orduan?
Bai, eragin handia. Bai Durangon bertan eta baita Euskal Herriko beste liburu denda guztietan ere. Data horietan gainera, Gabonak gerturatzen hasten dira eta horrek eragina izaten du.


Zein bezero mota erosten dute gehien?
Denetarik dago baina gazteak gutxiago erosten dutela argi dago. Batez ere derrigorrez irakurri behar dituztenak erosten dituzte. Beraz, derrigorrezkoak erosi irakurri eta ... fuera!!!


Ze literatura mota saltzen da gehiago?

Nik esango nuke agian abenturazkoak direla eta baita polizia-nobelak. Hala ere, agian, gehien saltzen den literatura "emakumezkoen literatura" deritzona da. Politak, xamurrak…  izaten dira eta ordea, ez dira izaten amodiozkoak, sentimenduzkoak baizik. Pertsonen arteko harremanak eta mota honetakoak... Orain honi deitzen zaio "emakumezkoen literatura" eta emakumeak gizonak baino gehiago erosten eta  irakurtzen dugunez...  (barre egiten du) orduan oso ongi saltzen da.


Azken urteotan interneten irakurtzeko ohitura zabaldu da, eraginik izan al du salmentetan?
Momentuz ez. Liburu elektronikoak etxe guztietan daudenean ez dakit zer gertatuko den baina, benetan gustatzen zaienei irakurtzea, ez zaie irakurtzea soilik gustatzen, baizik eta erostea ere bai, liburua esku artean eduki, letra nolakoa den ikusi, ea zer kontatzen duen aztertu… Ikusi dezakezuen bezala jendeak denbora asko pasatzen du liburu bat aukeratu aurretik ( eta atzeko gizonari seinalatzen dio). Bestela parrokiaren aurrean ikusten bagaituzue, atean besoa luzatuta, badakizue zergatik den ( barrezka).

Irakurleak ugaritu edo gutxitu egin dira?
Ez dut nabaritu diferentzia handirik. Nik esango nuke berdin berdin gabiltzala, ez da handitu baina gutxitu ere ez. Aurreko Gabonetan ikaragarri saldu genuen, inoiz baino gehiago!!! Krisia dagoenean  liburua oso opari merkea da, beste edozein baino merkeagoa. Esaterako, play stationeko jokoak erosi beharrean, askok, liburua oparitzen dute eta: toma libro!!!


Utzi iruzkina: