Jainkorik bai ala ez?

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2007-11-21 19:00
4

Galderak ez du agian interes handirik zuretzat, baina ateo aitortu bat eta praile teologo bat horretaz eztabaidatzen ikusteak badu bere zera, ezta?

Elkar argitaletxeak atera duen liburuaren harira, eztabaida joria espero dugu, Joxe Arregi, Edorta Jimenez eta gerturatutako lagun guztion artean, datorren asteartean (azaroak 27) Txurdinagako Irakurlearen Tartean.
Moderatzaile lanetan Uxue Alberdi arituko da.
Zatoz! Txurdinagako AEKn egongo gara, Arbidea kalean, 21, iluntzeko 8etatik aurrera.

Goñiko J.

Goñiko J. 2007-11-24 14:50 #1

Antinomia hutsa dela, teolojia ekolojikoa, Joxe Arregiri esango nuke<br />

josu

josu 2007-11-26 17:29 #2

kaixo katixa zure eleberria irakurri behar dut

josu

josu 2007-11-30 17:38 #3

kaixo katixa nik ere blog bat dut; blogak.com/jocanta baina idazten besterik ez dakit.Nola egiten duzu holako blogak egiteko?

eneko

eneko 2007-11-30 17:46 #4

<p>Ekitaldi kulturalak nire auzoan!</p>

<p>Txurdi city capital cultural!</p>


Utzi iruzkina: