Kategoria: tartea
Hileko azken asteazkenean azken borrokara gonbidatuta zaude. Joxean Agirre etorriko zaigu Santutxuko Irakurlearen tartera. La lutte finale (Elkar, 2008) bere azken nobela izango dugu hizpide. Hori eta urak ekartzen diguna.Ohiko moduan Arbide kaleko AEK euskaltegian zain izango gaituzu, 8etatik aurrera.Eta ohi bezala, galdera edo iruzkinik bazenu, baina txaluparik ez Bilbora etortzeko, hemen ere utz dezakezu esateko duzun hori.
Kirmen Uriberekin berrabiaraziko dugu Irakurlearen Tartea
Oporraldi luuuuuze baten ostean, datorren ostegunean, hilaren 18an, martxan jarriko dugu atzera berriz Mahatserriko Irakurlearen Tartea.Kirmen Uribe izango dugu gonbidatu. Bilbao-New York-Bilbao bere lehenengo nobelaz berarekin hitz egin nahi baduzu, badakizu non egongo garen. Eta ez badakizu, segituan argituko dizut.Santutxuko AEKn (Arbidea 21, Txurdinaga)Abenduak 18, ostegunarekin, arratsaldeko 20:00etan.Etortzerik ez baduzu, zure galdera edo iruzkinak utzi ditzakezu komentarioen txokoan.Sautrelan elkarrizketatu dute dagoeneko.Eta Beñat Sarasolak Berrian egindako kritikak polemikarako auk...
Martxoko saioa Apirilean egingo dugu. Horrelakoak gara gu. Bihar, hain zuzen ere. Lutxo Egia etorriko zaigu Irakurlearen Tartera, Zubigilea bere nobelaren inguruan hitz egiteko. Uxue Alberdi izango da saioaren gidaria.Beti bezala, gonbidatuta zaude. Pastak egongo direla entzun dut hortik zehar. Anima zaitez.Arrastiko 20:00etan Txurdinagako AEKn aurkituko gaituzu. (Arbidea, 21)
Euskadi Sarien eta Durangoko Azokaren ajearekin etorriko zaigu Miren Agur Meabe Txurdinagako Irakurlearen Tartera. Urtebe Itsasargian liburu ederraren inguruan egingo dugu berba, eta beste gauza askori buruz ere bai. Abenduaren 12an izango da, asteazkenarekin, betiko moduan arratsaldeko 8etan, Txurdinagako AEKn (Arbidea, 21). Gonbidatuta zaude!
Galderak ez du agian interes handirik zuretzat, baina ateo aitortu bat eta praile teologo bat horretaz eztabaidatzen ikusteak badu bere zera, ezta?Elkar argitaletxeak atera duen liburuaren harira, eztabaida joria espero dugu, Joxe Arregi, Edorta Jimenez eta gerturatutako lagun guztion artean, datorren asteartean (azaroak 27) Txurdinagako Irakurlearen Tartean. Moderatzaile lanetan Uxue Alberdi arituko da.Zatoz! Txurdinagako AEKn egongo gara, Arbidea kalean, 21, iluntzeko 8etatik aurrera.
Urriarekin batera itzuli dira gure inguruan loratzen eta garatzen diren irakurzaleen tarte, txoko, klub, party eta dena delakoak. Hasi da, esaterako, Iban Zalduak Gasteizen gidatzen duen Irakurleen Kluba. Andu Lertxundi izango dute aurki, Ihes Betea nobelaren inguruan hitz egitera gerturatuko dena. Baina nik nireaz hitz egin behar dut. Izan ere, kurtso honetan Mahatserriko Irakurlearen Tartea Uxue Alberdi eta bion ardura izango baita. Orain arte Julen Gabiria aritu da lan honetan, baina arrazoi on bat tarteko, Uxue eta bioi pasa digu testigua. Hilean behin batuko gara, hileko azken asteazk...
Durangoko liburutegian ere Irakurlearen tartea sortu da euskaraz. Orain arte, hainbat urtetan gaztelaniazko liburuak irakurtzen ibili eta aritu da irakurle talde bat. Oso modu aktiboan. Eta bertatik sortu da euskarazko liburuekin hasteko asmoa ere.Esan eta egin.Urriko lehen asteazkenean bilera egin ostean, hilero liburu baten gainean arituko gara Durangoko liburutegian.Lehen liburua Paul Auster idazleak idatzitako Brooklyngo erokeriak izango da, eta horretarako Oskar Arana euskaratzailea gurekin izango da. Kontua da, gaztelaniaz be Paul Austerren liburu bat irakurri dutela, eta horrela hitz...