Kategoria: sua_falta_zaigu
Idazle esoteriko batzuentzat, esperientzia erlijiosoa da ia. Ahots bat entzuten omen dute, burura etortzen zaiena zuzenean, eta burutik eskura, eta eskutik paperera. Haiek bitartekoak baino ez dira. Medium hutsak. Zerutik datorren ahotsa eta obraren artekoa. Beste batzuentzat (gehienontzat, pentsatzen dut) ez da hain erraza. Hitzak ez dira entzuten. Areago, ezkutatu egiten dira eta isil-isilik geratzen, eta haien bila jo behar du idazleak, kostata, izerditan, ehiztaria basoan nola. Niri, adibidez, izugarri kostatzen zait hitzak entzutea. Bila ibiltzen naiz, bai, baina hitzak azkarrago iza...
1. Umeei iruzurrik ez. Serio-serio gerturatzen ziren liburuengan, eta nirea ikusterakoan, ozenki irakurri ohi zuten titulua: Pa-u-la-ren sei-ga-rren a-tza-ma-rra. Eta segituan Paularen atzamarrak kontatzeari ekiten zioten: Bat-bi-hiru-lau-bost-sei. Ados. Orduan bai, lasai geratzen ziren, eta barruko marrazkietan galtzen ziren. 2. Musikariek ere irakurtzen dute. Txuma Murugarrenek (edo Mikel Urdangarin ote zen?) Sua Falta Zaigu erosi zuen, eta nik sinatu. Berri Txarrak-eko Gorka Urbizu ere bat-batean, isilean bezala agertu zitzaidan, liburua gustatu zitzaiola esatera. Bejondeiela! 3. Ikasl...
Behin baino gehiagotan komentatu dut zenbat maite dudan Ian McEwan idazle britainiarra. Gaur, bi berri pozgarri irakurri ditut berari buruz. Bata, Atonement bere nobelaren adaptazioa laster izango dela gure pantailetan. Bestea, bere azken lanaren (On Chesil Beach eleberria) ehun mila ale saldu dituela Erresuma Batuan, bi aste eskasetan. Nik Sua Falta Zaigu liburuaren lau ale saldu eta sinatu nituen atzo, Donostian, liburuaren eguna zela eta. Beraz, pentsa daiteke, salmenta zifrek eta kalitate literarioak bat egingo balute (eta McEwanen kasuan horrela delakoan nago) britainiarra ni ba...
Bihar, martxoaren zortzia, emakume langilearen eguna da, eta ni, egun berezi hori fundamentuz ospatzeko, ez naiz lanera joango. Horren ordez Sua Falta Zaigu liburuaren aurkezpenean izango naiz, Julen Gabiria eta Xabier Mendigurenekin batera. Goizeko hamaiketan izango da, Bilboko Zazpi Kaletako Elkar dendan. Bertaratu nahi baduzu, zurito bat hartuko dugu batera.