McEwan eta biok
Behin baino gehiagotan komentatu dut zenbat maite dudan Ian McEwan idazle britainiarra. Gaur, bi berri pozgarri irakurri ditut berari buruz. Bata, Atonement bere nobelaren adaptazioa laster izango dela gure pantailetan. Bestea, bere azken lanaren (On Chesil Beach eleberria) ehun mila ale saldu dituela Erresuma Batuan, bi aste eskasetan.
Nik Sua Falta Zaigu liburuaren lau ale saldu eta sinatu nituen atzo, Donostian, liburuaren eguna zela eta.
Beraz, pentsa daiteke, salmenta zifrek eta kalitate literarioak bat egingo balute (eta McEwanen kasuan horrela delakoan nago) britainiarra ni baino 25.000 aldiz idazle hobeagoa dela. Hori horrela ote?
Ez ba, gauzak ez dira hain sinpleak. Izan ere, ezer baino lehen argitu beharko nuke lau ale horiek nori saldu nizkion: 1) lagun min bati, 2) ahizparen mutil-lagunari, 3) aspaldian ikusten ez nuen goierritar-saharaui bati eta 4) aitari. Beraz, agian kalkulua zorroztu eta McEwan ni baino 50.000 aldiz idazle hobeagoa dela esan beharko nuke.
Ez pentsa txiki sentiarazten nauela horrek. McEwan nire idazle gogokoena izanda nola irudituko zait gutxi bera baino 50.000 maila beherago egotea. Azken finean, gauzak horrela ikusteak McEwan eta biok eskailera berean ikustea ahalbidetzen dit. Bera punta-puntan, ni zuloan. Baina eskailera berean. Eta harro-harro nago, hemen, Atonement filmearen trailerra ikusten eta lau irakurle berri horiek gogoan.
Iruzkinak
Aitor 2007-04-24 23:07 #1
Egia esan, ez dut uste atzo Donostian 4 ale baino gehiago salduko zuen idazle asko egon zenik. Liburuaren egunean, liburu gutxi.

Tira, familikoek eta lagunek behintzat liburua erosten badute, gaitz erdi. Jakin izan banu sinatuta saltzen zirela, niretzat bosgarren alea!

Solasturi 2007-04-25 10:47 #2
Senide eta lagun minek bai, eta blogari eta blog-irakurleok ez? Non arraio geunden? Nire aldetik, barkamena eskatzen dizut. Ez nintzen Donostian izan egun horretan, baina erosiko dut zure liburua. (Bide batez, proportzio-kontu horiei kasu egitera, sinatzean "Zu baino infinituki txarragoa den bat" sinatu beharko nuke, libururik idatzi ez dudanez...).

eneko 2007-04-25 23:26 #3

Ba nik beste egunean El Correon, euskarazko liburuen salmenten zerrendan lehen postuan ikusi nuen zure liurua. Ez dira hain gaizki joango salmentak orduan...Sorte on Katixa edo, behintzat idazle onena izan.

Gabon.

Patxi 2007-04-26 01:01 #4
Zenbakiek gutxitan laguntzen digute, askoz gehiagotan errealitatea distorsionatzen.

Nik jakin nahiko nuke nun kristo utzi nuen zure liburua, nere ilobari utzi ote nion azkenean, edo ze apalaren atzean erori zaidan, irrikitan bainago atzera irakurtzeko.

katixa 2007-04-26 18:55 #5

Eta zuk, Eneko? Erosi al duzu? Badakizu baliospeneko azterketan galdera sorpresa egongo dela, ezta? ;-)

Patxi, ez baduzu topatzen beste bat oparituko dizut.

Muxu bana

Utzi iruzkina: