G&A (Gauez eta Azpikeriaz)

Katixa Agirreren blog kriminala

Nik txiza egin nahi nuen. Baina Madrilen nengoen, larunbata zen, gauerdia, eta taberna guztiak lepo zeuden. Nire maskuriak ez zuen ilara horietako batentzako pazientziarik izango. Eraikin deigarri bat ikusi nuen orduan, barrutik eta kanpotik argiztatuta. Hotela? Erakusketa aretoa? Leihotik begira nengoela, norbait inguratu zitzaidan atzetik, gauez eta azpikeriaz. -         Pasa, pasa, como en tu casa –esan zidan gizon konkortu batek azentu amerikarraz. Kasu egin nion eta eraikinean sartu. Erakusketa areto bat zen hura, dudarik gabe. Argazkiak eta bide...


Zenbat urte dituzu? Non egiten duzu lan? Zenbat kobratzen duzu? Erakutsiko didazu zure kontratua? Erakutsiko didazu nomina? Bankuko abala? Bikote-kiderik bai? Zenbat denbora daramazue batera? Zenbat irabazten du besteak? Lehen ere bizi izan zarete elkarrekin? Gaixotasun edo perbertsio sexual aipagarririk? Diogenes sindromerik? Umeak izateko asmorik? Txakurrak, katuak, kakatuak, iguanak? Erretzen duzue? Intsentsua piztea gustuko duzue? Edaten duzue? Ura bakarrik? Jan eta berehala harrikoa egiteko ohitura duzue? Etxean sartu eta oinetakoak kentzen dituzue? Lagunekin afariak eta familiarekin b...


Amak esan dit nahikoa dela. Hau ez dela pulamentua. Familia osoarentzat lotsaizuna naizela. Lau hilabete, lau hilabete luze alperrarena egiten. Nola liteke? Honetarako gastatu dugu dirutza izugarria zure hezkuntza elitista horretan? Honetarako Cambridge eta Master eta Marketing eta dena? Honek ezin du horrela jarraitu, aditu? Pagotxa bukatu zaizu. Altxatu zure ipurdi hori sofatik, oraintxe bertan. Piztu ezazu ordenagailua. Buelta zaitez zure hezkuntza elitista horren mailara dagoen ekintza txit errespetagarri horretara. Eta amak esaten badu, zer erantzun dezaket nik. Irribarre honen atzeti...


Tira, lagunok. Merezi ditudalakoan nago. Are gehiago blog honek. Gaurko hegoaldeko haizeak konbentzitu nau. Eskerrik asko nire posteoak jarraitu dituzuenoi. Hemendik aurrera denbora gehiago izango duzue probetxuzko gauzetarako. Ondo bizi eta laster arte.


Lagun batek ideia sartu nahi dit buruan: dink bat izatea hoberena da, ez dago dink izatea bezalakorik. - Nik, handitan, dink izan nahi dut, eta zuk gauza bera egin beharko zenuke. Dinkiak ezagunak dira oso Estatu Batuetan, baina azken urte hauetan bakarrik ari dira pisua hartzen hemen, talde demografiko moduan. DINK: Double Income, No Kids, hau da, diru-sarrera bikoitza eta umerik ez. Beren soldatetaz erabat disfruta dezaketen bikoteak, alegia. Lanbide onarekin, gustu garestiekin, anbizio handiko jendea omen da. Ez bakarrik nire lagunak, iragarle eta marketinlariek ere gustuko dute talde ...


Parisen gaude, 1968an. Philippe Petit, hamazortzi urteko kale-artista bat, dentistarenean baino irakurtzen ez diren aldizkari horietako bat ari da begiratzen. Orduan izaten du lehenengoz New Yorken eraikitzen ari diren dorre bikien berri. Orduantxe sortzen zaio obsesioa ere. Bera funanbulista izaki, erronka handiagorik topa dezake? Lorpen gorengorik? Alanbre bat kokatu beharko du dorre batetik bestera, alanbre horrek markatzen duen ibilbidea jarraitu, munduko eraikin altuen horiei erronka botaz. Bai, egin beharko du. Ez dago atzera bueltarik. Hagin-mina ahazten zaio. Bere gogo guztia p...


Aurreratu zaizkit baina oraingoan ni ere berria ematera natorkizue. Uztailean Donostian izango naiz Xabier Mendigurenekin batera Lolita mitoaren inguruko ikastaro bat ematen, Hik Hasi-k antolaturiko topaketen barruan. Ikastaroak nire tesi-lana (oraindik enbrioi-egoeran dagoena) du oinarritzat eta Mendiguren jaunak aberastu egingo du lolitismo euskal kasu bat birpasatzen, Jon Miranderen Haur Besoetakoa eleberria, hain zuzen.   Lolita mitoaren sorrera aztertuko dugu, Nabokov-en nobela oinarritzat hartuz eta bere bi zine-adaptazioak ikusiz (Lolita, 1962 eta Lolita, 1997). Mito honen indar...


Jendeak galdetzen dit: eta? famaturik ikusi al duzu New Yorken? aktorerik? zinemagilerik? Paul Auster bera? Eta nik baietz, noski, famatu bat begiztatu nuela Sohotik paseoan. Abeslari bat. Pena ez niola argazkirik atera. Baina gutxi gorabehera horrelako itxura zuen: Gero enteratu naiz Bernardo Atxaga ere inguru horietan zebilela. Eskerrak ez nuela kaletik topatu. Gehiegizkoa izango litzateke. Horretaz aparte argazki mordoa egin dut, hara itzultzeko gogo pila metatu eta jet-lag ankerra pairatu (esaten dute haren efektuek 24-48 orduz irauten dutela, baina nik astebete daramat...


...hau eta beste gertatzen dela. Hara joan beharko egia ala gezurra den ikustera. Bueltan, zuei ere kontatuko dizuet New Yorken...


Irakaskuntzaz ari garela Patxi Lurrak Magaliren blogaren erreferentzia bidali dit. Finlandian dago Magali, eta bertako hezkuntza sistemaz jarduteko eta txalotzeko zabaldu du bere txokoa. Neuk ere Erasmus delako tipo enrollatuari esker izan nuen Erresuma Batuko unibertsitate sistema ezagutzeko aukera. Erasmus-esperientziak gauza askotarako balio du, horien artean, gure hezkuntza-sistemagatik negar egiteko (lotsagatik, ez herriminagatik). Labur-labur azalduko dut: Ingalaterran, klaseari eta estudioari ordu gutxiago eskainiz, denbora askoz hobeto inbertitzen ari nintzela sentitu nuen. Seminari...