G&A (Gauez eta Azpikeriaz)

Katixa Agirreren blog kriminala

Blog hau oporretan egon da. Blog honen ama ere bai. Oporretan, eta edan eta edan. Zer edaten? Hainbeste cappuccino eta noski, haluzinazio ugari pairatu ditut. Estralurtarren zibilizaio baten zantzuak ikusi ditut, adibidez. Inoiz inork ikusi duen inurritegirik erraldoiena ere bai. Eskoziar gaztelu bat, Italiako bihotzean, mamu eta guzti. Tribu troglodita eta aria-abeslaria, "ti amo" bost aldiz esaldi bakoitzeko botatzeko kapaza. Baina kafeinaren efektuak desagertuta, bueltan gara, 2006 urtean murgiltzeko prest (beste erremediorik ere ez dago...


Hau sentsazioa hau. Goizeko 6:45etako iratzargailua. Autobuserako bide izoztua. Murgian autobusez aldatu beharra. Bi ordutako klasea. Makinako kafe higuingarria. Dena ahaztuta, oso atzean. Orain bakarrik nago bulegoan, 12tako autobusaren zain. Oporren zain. Gure desioak gauzatu baino amiñi bat lehenago sentitzen den kili-kili horrekin. Hemendik aurrera: janaria, edaria, ohea, Erroma. Hainbeste betebeharrekin blogarako denborarik ez. Ea urte berriak indar, idei, gogo berriak ekartzen dizkigun ere. Hala bedi. Bitartean, eta ahalik eta gehien, zoriontsu izan. ...


Amona eta aitonaren argazkiari begira nago. Gaztetan atera zuten argazki bakar horri. Ezkontza egunekoa. Biak daude beltzez jantzita, begirada zorrotza, serio. Garai hartan serioa zelako argazki bat ateratzea. Bizitzan behin jazotzen zen gertakizuna. Gure amak ere atera zuen argazki bat bere ezkontza egunean. Bat baino gehiago. Bere bigarren soldatarekin kamera reflex fantastiko bat erosi eta hura duela pare bat urte erori eta apurtu zen arte, jo ta ke erabili izan zuen. Denetariko argazkiak atera zituen kamera horrek bere bizitzako hogeita hamar urte luze horietan: zuri-beltz...


Gazte eta berde ginelarik kontuz ibiltzeko esaten ziguten, edozein egunetan, ustekabean, eskolako atean Gizon Gaiztoak ager zitezkeelako. Gizon Gaiztoak droga-saltzaileak ziren, urrezko hortz batekin eta larruzko jakarekin inguratuko zitzaizkigunak. Gizon Gaiztoek, zioten, droga oparituko ziguten. Baina ez Gizon Gaiztoak eskuzabalak edo altruistak zirelako. Ez. Gu drogetara zaletu gintezen egiten zuten. Behin zaletuta eta engantxatuta, haien altxorragatik kobratzen hasiko ziren eta, gu bizitza osorako bezero fidelak bihurtuta. Eta garestiak ziren droga horiek, esaten ziguten. Be...


Ziur ez dakizuela ze opari egin aitari, ahizpari, nobioari. Ziur Olentzerori gutuna oraindik idatzi gabe duzuela. Baina zerbait oparitu behar da. Zerbait eskatu behar zaio Olentzeroari. Gabonetan gaudelako. Noski. Ba nik proposamen bat egingo dizuet. Proposamen guztiz partzial eta interesatua, baina zuentzako ere interesgarria izango delakoan. Liburu bat. Ze originala, ezta? Eta zer du liburu horrek? Ipuinak. Ipuin onak. Autore gazte eta ineditoen eskutik. Baina zer du, bene-benetan, nik horren suharki gomendatzeko? Ba, egileak nire lagunak direla. Eta lagunak l...


Los Angeleseko monumenturik famatuena omen: HOLLYWOOD letra erraldoi eta zuriak, izar eta glamour-aren erakusgarri. Jende gutxik daki Hollywoodeko bederatzi letra horiek hamahiru zirela jatorrian. Hollywoodland esaten zuen zeinu originalak, eta zer eta eraikuntza enpresa baten iragarki erraldoia zen. Horrelako zerbait: 1923an kokatu zuten Hollywoodeko muinoetan, 4000 bonbillaz josita. Los Angeleseko espantsio eta loratzearen sinbolo bihurtu zen berehala. Hainbeste bonbillekin ordea, batek baino gehiagok erre zituen bere hegoak Hollywoodeko ametsaren bila zebilenean. Peg...


Nire neba txikiari ezin izan diot nire irakurzaletasuna kutsatu, eta pena ematen dit horrek. Aurrekoan Cuando Hitler Robó el Conejo Rosa utzi nion, nire haurtzaroko libururik maitatuenetako bat, eta mahai gainean utzi zuen, azalari begirada bat ere bota gabe. Berak nahiagi ditu Haro Tecglenen Diccionario Politico -a eta antzeko gauzak. Bitxia da ume hau. Hala eta guzti ere, berak barizela kutsatu zidan moduan, nik nire beste gaixotasun hau ere kutsatu ahal izan diot: blogitis aguda . Aspaldi inauguratu zuen Jon Beñatek Gasteiz Euskalduna bloga. Patxi Trape...


Arrazoia eman behar diot Luistxori: sexuaz idazten dut . Hurrengo mezuak behintzat sexua du gai nagusia. Disfrutatu, Luistxo! Goizero hartzen dudan autobuseko txoferrak guztiok bere irrati gustuekin bat egiten dugula erabaki du. Horregatik ozen-ozen jartzen du goizeko zazpietan programa gazte, bizi eta cool bat. Guztiok disfruta dezagun. Goizeko zazpietan. Nik saioko parte bat behintzat disfrutatzen dut, ez dut ukatuko. Telefono dei bat. Egunez egun protokolo berdina jarraitzen duen deia. Neska-esatari batek hots egiten du. Mutil batek erantzun. Bai, esan? ...


Orain konturatzen naiz zenbat gustatzen zaidan nire lagunetaz idaztea. Beti eskura dudan gaia da: Alemanian dudan Garazi , Parisen bizi den Iñaki , Manilako Maidertxo , nire ezkontzafobiaren zuria zen Oihana eta beste hainbeste, era zuzen edo ez zuzenean hemendik pasatu direnak. Urrun ditudalako izango da, nire etxe honetara gonbidatuz (indarrez sartuz) gertuago sentitzeko. Bada, gaur beste lagun bat aipatu nahi dut. Ingalaterran ezagutua, gaurko hau. Txekian jaio eta kapitalismoaren besapean, Frantzian, hazitako Barbara. Hogei urte zuenean ezagutu nuen, eta ordua...


Zorionekoak gaur efemerideak lagun dituztenak. Azaroaren hogeia dugu. Ez hogeita bata, ezta hemeretzia ere. Hogeia. Españoles, Franco ha muertotik hogeita hamar urte joan dira, horrela, arrapaladan. Beste hogeita hamar urteko atzera pausua eman eta 1945eko azaroaren 20an egongo ginateke. Nurenbergen, adibidez. Zenbait naziren aurkako epaiketa bertan, orduan hasi baitzen. Historiako klasean ez ziguten inoiz aipatu. Eskerrak horren inguruko filma egin zutela. Eskerrak Spencer Tracy aktoreak epailearena egin zuela. Nurenbergeko hura irudikatzen saiatzen naizen bakoitzean Spen...