Oheratze errazegiak

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2005-11-28 11:27
4

Arrazoia eman behar diot Luistxori: sexuaz idazten dut . Hurrengo mezuak behintzat sexua du gai nagusia. Disfrutatu, Luistxo!

Goizero hartzen dudan autobuseko txoferrak guztiok bere irrati gustuekin bat egiten dugula erabaki du. Horregatik ozen-ozen jartzen du goizeko zazpietan programa gazte, bizi eta cool bat. Guztiok disfruta dezagun. Goizeko zazpietan.

Nik saioko parte bat behintzat disfrutatzen dut, ez dut ukatuko. Telefono dei bat. Egunez egun protokolo berdina jarraitzen duen deia. Neska-esatari batek hots egiten du. Mutil batek erantzun. Bai, esan? Esataria akzioan: ezagutzen zaitut, bulegoan-edo ikusi zaitut baina ez naiz zuzenean hitz egitera ausartzen. Zure telefono zenbakia lortu eta zera proposatu nahiko nizuke: zera… zita bat, elkar ezagutzeko, kafe bat hartzeko... ez dakit nik. Mutilak, bere zortea sinestu ezinik, zera erantzuten du beti: aizu, baina nik neska badut. (Noski baduela, neska bera hori izan baita irratira deitu eta show osoa eskatu duena). Esatariak, orduan: baina nobia serioa? Tira, serio-serioa ere ez da. (Alarmak piztu dira). Beraz, kafe bat har dezakegu. Zure neska ez da zertan enteratu behar. Gainera, aurreratu behar dizut ni oso ondo nagoela. Neska-puska bat naizela. Modeloa ogibidez. Benetan? Mutila dagoeneko praketan kabitu ezinik. Eta ez pentsa tontakerietan ibiltzea gustatzen zaidanik. Kafea eta gero nire etxera joan gaitezke zuzenean, zertarako momentua atzeratu. Nahi? Bai, bai, esaten du mutilak orduan, konbentziturik.

Baiezko suhar horrekin batera dena gelditzen da agerian ordea: benetako neska, nobia ez-serio horrek hartzen baitu telefonoa. Bereak eta bost bota, negar egin eta azkenean haien afera ez-serioa bukatutzat eman ohi du neska desengainatuak. Beti gauza bera, beti amaiera bera.

Bikote lerdo batek merezi du halako bukaera lerdoa. Memeloa mutila, neska-puska batek eskaintzen dion oheratze hain errazari susmorik gabe baietz esateagatik. Are memeloago neska, egoera ezinezko hura bortxatzeagatik. Lasai egon zitekeen neska. Bizitza errealean inork ez baitio bere mutilari halako proposamenik egingo. Are gutxiago modelo batek. Zer frogatu nahi du, beraz? Egoera ideialean, neska puska batekin eta nobia enteratuko ez denaren bermearekin mutilak adarrak jarriko lizkiokeela? Beno, hori irratiaren laguntzarik gabe ere edonork daki.

Anonymous

Anonymous 2005-11-28 22:07 #1

No jodas! Oraindik ere hori egiten jarraitzen dute los 40 anormalesen?

manex

manex 2005-11-29 10:26 #2

Jenteak edozer gauza iten dau euren txokoa eukiteko edonon, txarto geratzeko bada ere. Programa horrena lotsagarrie, holako basurarik eztogu behar. Holako programa kutre baten ordez ni neu jarriko banintike kazetari, kalidadea mille bider hobea leiteke fijiximo. >Ezta propaganda e?jajaja.
Zorionak blogagatxik Agirre anderea.

Anonymous

Anonymous 2005-11-29 18:59 #3

Nik ez dut egingo,ezta pentsatu ere .Zeharo maiteminduta nago eta.Nere neska da munduko emakume bakarra niretzat.Modelo gorputza ez izan arren.

Unai

Unai 2005-12-05 01:50 #4

Nik zalantzarik ez dut, tranpan eroriko nintzateke. Ezagutzen ditudan mutilen %98ak ere bai.

Utzi iruzkina: