Olentzerori eskatzeko
Ziur ez dakizuela ze opari egin aitari, ahizpari, nobioari. Ziur Olentzerori gutuna oraindik idatzi gabe duzuela. Baina zerbait oparitu behar da. Zerbait eskatu behar zaio Olentzeroari. Gabonetan gaudelako. Noski.
Ba nik proposamen bat egingo dizuet. Proposamen guztiz partzial eta interesatua, baina zuentzako ere interesgarria izango delakoan.
Liburu bat.
Ze originala, ezta?
Eta zer du liburu horrek?
Ipuinak. Ipuin onak. Autore gazte eta ineditoen eskutik.
Baina zer du, bene-benetan, nik horren suharki gomendatzeko?
Ba, egileak nire lagunak direla. Eta lagunak laguntzea beti dela gauza polita.
Liburuak Ficciones du izena (izenburua ez dago edukiaren originaltasunaren mailan, lasai), EDAF argitaletxeak atera du eta hemen salgai dago.
Iruzkinak
Xabito 2005-12-12 17:23 #1

Ondo dago lagunei publizitatea egitea, blogak horretarako ere balio du-eta, baina... kontatu iezaguzu zeozer gehiago liburuaz, edo ipini egizu txataltxo labur bat zure irakurle fidelok proposamenaren atzaparretan jausi gaitezen. >
Ez dakit e, proposamena da :-P >
P.S: Katixa, nik Olentzerori, gutuna barik, emailak idazten dizkiot, barra-barra. Aurrerapen teknologikoaren kontuak.

Anonymous 2005-12-13 13:06 #2

Ez dut euskaltzain usterik, baina hainbeste hedatzen dabilen maniak amorratu egiten nau. Olentzero ordez OlentzeroA, eta OlentzeroAri eta antzekoez ari naiz. Erdaraz hasi zen "el Olentzero" esaten eta okerrena handik kendu ezin eta euskaraz ere sartu dugula. Nik dakidala pertsona izena da, beraz, Olentzerori behar du, ez? Edo bestela, beste hark bezala nahastuko dugu: ¿qué le has pedido este año al lechero?

Katixa Agirre 2005-12-13 14:54 #3

This post has been removed by the author.

Anonymous 2005-12-13 18:32 #4

Olentzero izen propioa da. a hori soberan dago beraz, bai.

maria 2005-12-13 23:12 #5

Agian ez da oso serioa baina, gogoan hartu al duzue inoiz Olentzeroren kantaren hitza? Olentzero gixajoa, adi: >
Olentzero buru handia >entendimentuz gabia
bart arratsean >edan omen du
hamar arrobako zahagia! >
ai urde tripa handia, >tragatu bait du,
tragatu bait du, >ai urde tripa handia,
tragatu baitu zahagia. >
Olentzero gixajoari momentutxo baten, buru haundi, eta ez dakit zenbat gauza gehiego esaten dizkiote. Urde tripa handia, jojojo, ez da oso polita, baina... sinpatikoa bai behintzat.Aguuur

maria 2005-12-13 23:27 #6

Ezin ulertu dudana da nola tratamendu horrekin, humeei opariak ekartzen jarraitzen duen. Tipo majoa benetan.

maria 2005-12-13 23:31 #7

Azkenik eta barkatu... baina umeei h gabe da (ikusi eta min eman dit). Hollywood-en H nagusi hori baztertxo baten geldituko zitzaidan eta...

2006-01-27 14:59 #8

Ba nire belarrie ez zien minik egiten "Olentzeroari" horrek, baina arrazoia duzula uste dut. Olentzero behar. >Eta lecheroarena ere hemendik entzun izan dut behin edo behin.Ba nire belarrie ez zien minik egiten "Olentzeroari" horrek, baina arrazoia duzula uste dut. Olentzero behar. >Eta lecheroarena ere hemendik entzun izan dut behin edo behin.

2006-01-27 14:59 #9

Niri, berriz, Olentzeroren abesti hau gustatzen zait: >
Horra, horra, gure Olentzero >pipa galduta etxera dator iluntzero.
>Muturretik ardoa dzanga-dzanga edan du
botila kendu nahi eta inork ezin kendu >umorean ibiltzeko ez dela berandu
serio esan du ez dela berandu >serio esan du ez dela berandu.
>Ona, ezta? Nik Olentzero ardozale, parrandero eta ganberro honi eskatuko diziot opariak.Niri, berriz, Olentzeroren abesti hau gustatzen zait: >
Horra, horra, gure Olentzero >pipa galduta etxera dator iluntzero.
>Muturretik ardoa dzanga-dzanga edan du
botila kendu nahi eta inork ezin kendu >umorean ibiltzeko ez dela berandu
serio esan du ez dela berandu >serio esan du ez dela berandu.
>Ona, ezta? Nik Olentzero ardozale, parrandero eta ganberro honi eskatuko diziot opariak.

2006-01-27 14:59 #10

Azkenean Olentzerok hartu du protagonismo guztia. >Eta liburua zer??

Azkenean Olentzerok hartu du protagonismo guztia. >Eta liburua zer??

Utzi iruzkina: