Umeak lehendabizi

katixa 1456150281693 G&A (Gauez eta Azpikeriaz) | 2005-12-13 08:28
8

Gazte eta berde ginelarik kontuz ibiltzeko esaten ziguten, edozein egunetan, ustekabean, eskolako atean Gizon Gaiztoak ager zitezkeelako. Gizon Gaiztoak droga-saltzaileak ziren, urrezko hortz batekin eta larruzko jakarekin inguratuko zitzaizkigunak. Gizon Gaiztoek, zioten, droga oparituko ziguten. Baina ez Gizon Gaiztoak eskuzabalak edo altruistak zirelako. Ez. Gu drogetara zaletu gintezen egiten zuten. Behin zaletuta eta engantxatuta, haien altxorragatik kobratzen hasiko ziren eta, gu bizitza osorako bezero fidelak bihurtuta. Eta garestiak ziren droga horiek, esaten ziguten. Beraz, erne.

Urteak joan, urteak etorri, nire eskolako atean ez zen inoiz Gizon Gaiztorik agertu. Morbo apur batekin itxaron genituen arren.

Eskiatzera eraman gintuzten, hori bai, edo antzezlan bat ikustera, lehenengo aldian doanik. Afizio berriak har genitzan. Baina esan dezagun argi: engantxatu gintezen. Gaur egun oraindik badago abenduko zubia irrikan itxaroten duen ikaskiderik, snowboard taula ondo koipeztatua. Antzerkira engantxaturiko eskola-kiderik ez dut ezagutzen ordea.

Baina eskolan atzean utzita, eski-zaletasuna galduta, pertsona helduak izaki, adikzio berriak sortu eta elikatuko dizkigute, ez zaitezte horregatik kezka. Ardoarabako karparen pean , adibidez, ardo-zaletasuna hazi egiten da. Ardo magikoa eskaintzen digute Gizon Gaiztoek prezio politetan. Dena bukatu eta karpa desagertzen denean tabernetara jo beharko dugu, ardo garestiagoren bila, guk, bezero fidelok, datorren urteko Ardoarabako gelditzen diren egunak kontatuz. Ez dakit beraz zergatik kexatzen diren tabernariak : gure urte osoko mendekotasuna sustatzeko sei egun dira eta hura bukatuta abstinentzia sindromeak Gasteizko tabernak are gehiago beteko ditu.

Ikusteke dago gauza bera gertatuko ote den liburu-dendekin. Durangoko azokako simulakroak benetan balioko duen ez bakarrik eros-grina sustatzeko, baita irakur-grina piztu, mantentzeko ere. Asmoa behintzat badago. Horregatik lehenengo eguna umeentzat erreserbatuta dute.

Anonymous

Anonymous 2005-12-17 15:57 #1

Goiko anonimoari:zeeeeeeerrrrrr ???????????????????????????????????????????? Ez dut batere ulertu.

itsas_begiak

itsas_begiak 2005-12-18 14:12 #2

Kaixo Katixa: Aspaldi mahairatu zenuen gaiaren ildotik jarraiki,zure artikuluak edota idazkiak irakurrita sortu zaidan zalantza bat jakinarazi nahi nizun. >Argi dagoenez,egiteko asko dituen pertsona zara eta beraz denbora libre gutxi izango duzu literatur sormenari egokitzeko, ta egoera honi ere beste faktore bat gaineratu behar zaio noski, idazteko gogoak askotan aldartearen edota eguneko zirkunstantzia pertsonalen araberakoak direla. Orain, badaukazu idazteko obligazio bat (Diario de Noticiasen),afizioa lana bihurtu da behintzat zutabe hauei dagokionez,ta jakin nahiko nuke ea idazteko "obligazio" honek askotan zure lanen mailan eragina izan duenik bai estiloari begira zein edukiei dagokionez.Gauza bat da norberai barrutik irtetzen zaionean idazten jardutea ta bestea nahitanahiez zutabe bat idazteko obligazioa izatea,nahiz da gogo ta denbora gutxi izan edota askotan sormenerako beharrezkoa den "inspirazio" hori oporretan egon.
Bidenabar,ta erdaraz be idazten duzula ikusita,galdetu nahiko nizuke ea ze hizkuntzan ibiltzen zean erosoago idazteko orduan,edota zure aburuz ze hizkuntzan duzun mailarik handiena idazterakoan.Besterik gabe,hurrenarte

balaklaba

balaklaba 2005-12-19 00:07 #3

Aspaldian bloga eguneratu gabe, aizu. Behintzat egunkariko artikuluen erreferentzia jarriko bazenu. Eta argazkiak! (zureak eta asko badira hobeto)

Katixa Agirre

Katixa Agirre 2005-12-19 19:09 #4

Ba nik ere ez diot gauza handirik ulertu goiko horri. Beno, gauza bat bai: mamada. Ze hitz itsusia, ezta? Ez zizun amatxok esan halakorik ez zela esan behar? Eta gainera "langile erdaldun" bati, hori bulgaritatea hori: frantsesa izango da behintzat langilea. >
Dena den gaizki informatu zaituzte, nik proletargoarekin tratu gutxi. Nik jet-seta nahiago. >
Urte berrirako gomendioa: ordenatu apurtxo bat zure doako gorroto hori, ea elkar ulertzen dugun, nene.

Katixa Agirre

Katixa Agirre 2005-12-20 10:23 #5

Itsas, galdetzen didazuna luzeegia da komentario batean erantzuteko. Hobe e-mailez, ezta?

2006-01-27 14:59 #6

Arrazoirik ez da falta hitz hoietan. Baina badira nire modukoak ere, batere biziosoak ez garenak, alegia. Gizon Gaizto hoiek ez dira sarri nigana hurbildu: ez drogekin, ez eskiarekin, ez antzerkiarekin, ez ardoarekin, ez liburu batekin... >Hurbildu akaso hurbildu dira, baina ez naute presa egokitzat hartu. Neska hau ez da biziosoa, beraz, ez da engantxatuko, ez dugu irabazirik aterako.
>Ez litzateke txarra biziotxoren bat izatea ere, ez?
>Zuetako askoren hitzak biziatu nau. Zuek izan zarete Gizon Gaiztoetatik hurbilen egon zaretenak. Baina bizio hontatik irabaziak aterako dituen bakarra: ni. Nire jakinmina asetzen dezuelako, kuriositatea piztu ezezaguna ezagutzeko.
>Berekoi xamartuta ez ote nabilen arduratzen hasia nago jada...Arrazoirik ez da falta hitz hoietan. Baina badira nire modukoak ere, batere biziosoak ez garenak, alegia. Gizon Gaizto hoiek ez dira sarri nigana hurbildu: ez drogekin, ez eskiarekin, ez antzerkiarekin, ez ardoarekin, ez liburu batekin... >Hurbildu akaso hurbildu dira, baina ez naute presa egokitzat hartu. Neska hau ez da biziosoa, beraz, ez da engantxatuko, ez dugu irabazirik aterako.
>Ez litzateke txarra biziotxoren bat izatea ere, ez?
>Zuetako askoren hitzak biziatu nau. Zuek izan zarete Gizon Gaiztoetatik hurbilen egon zaretenak. Baina bizio hontatik irabaziak aterako dituen bakarra: ni. Nire jakinmina asetzen dezuelako, kuriositatea piztu ezezaguna ezagutzeko.
>Berekoi xamartuta ez ote nabilen arduratzen hasia nago jada...

2006-01-27 14:59 #7

Urte pare bat berantegi heldu zara Durangoko azoka "simulakroa" dela azaltzeko. Gogo handiz zebilen baita ere Mateo Mugica. Beti bezala hitzen esanahiak, gertakizunak,imaginak torturatzen, baina kristauek egina dutenaren alderantziz, zeuk trinitate santu batetik troika txino bat eraugitean plazer derragun "atomiko" bat elki duzu. >Daramazun bidea arrontki zaharra da. Beti jakin den zerbait, vascoek hagitz ongi responditzen diozue propaganda den botikari.
Segi zuk mamadak egiten zure erdaldun langile horri...zuk >Simulakro haundiena zaren Marteko martiztarra.

2006-01-27 14:59 #8

Heldu den urterako gai batzu, pixkabat aurretik joateko: >-19 98+ ko salatuen %50 zulora, besteak libre. Fifty fifty. Burgos2 baten simulakroak kale egin omen du. Dura lex sed lex. >-Atxagaren Asteasuko etxea zegoenetik AHTa pasatzen da. Bera ez da ohartu Marokon baizegoen Paul Bowlesenean. Amazighta ikasten ziharduen, eskerrak galduko balitz beti arabea geldituko litzaiokeela.
-Ibarrecheren galdeketa egin da. Tramitea pasatu da eta abertzalismoa katakunbatara doha isatsa behera. Erromak kristauak hil zituen, eta egun Erroman egiten du aitasantuak kaka. >-Fagor Txinara aldatu da. Cataniak Txinako Wen Jiabao kumitatu du bere etxera eta han "Revista Consumer", espaƱolez eta txinoz idaztera adostu dute. Afaria bukatu ta gero Wenek "bien jibao" utzi du Cataniaren anus horribilisa.
-Izorra geratu da Katixe Agirre. Bere semetxoa Manoteraseko "eskuela de baskuence" famatian sartuko dute eta bere aitarekin xardokiten ahal izanen du "madrileko eujkaras". >...(jarraituko da).
>Urte berri egunak ontsa pastu bezkizu, Katixe, pocholina...Heldu den urterako gai batzu, pixkabat aurretik joateko: >-19 98+ ko salatuen %50 zulora, besteak libre. Fifty fifty. Burgos2 baten simulakroak kale egin omen du. Dura lex sed lex. >-Atxagaren Asteasuko etxea zegoenetik AHTa pasatzen da. Bera ez da ohartu Marokon baizegoen Paul Bowlesenean. Amazighta ikasten ziharduen, eskerrak galduko balitz beti arabea geldituko litzaiokeela.
-Ibarrecheren galdeketa egin da. Tramitea pasatu da eta abertzalismoa katakunbatara doha isatsa behera. Erromak kristauak hil zituen, eta egun Erroman egiten du aitasantuak kaka. >-Fagor Txinara aldatu da. Cataniak Txinako Wen Jiabao kumitatu du bere etxera eta han "Revista Consumer", espaƱolez eta txinoz idaztera adostu dute. Afaria bukatu ta gero Wenek "bien jibao" utzi du Cataniaren anus horribilisa.
-Izorra geratu da Katixe Agirre. Bere semetxoa Manoteraseko "eskuela de baskuence" famatian sartuko dute eta bere aitarekin xardokiten ahal izanen du "madrileko eujkaras". >...(jarraituko da).
>Urte berri egunak ontsa pastu bezkizu, Katixe, pocholina...

Utzi iruzkina: