H maiuskula
Los Angeleseko monumenturik famatuena omen: HOLLYWOOD letra erraldoi eta zuriak, izar eta glamour-aren erakusgarri. Jende gutxik daki Hollywoodeko bederatzi letra horiek hamahiru zirela jatorrian. Hollywoodland esaten zuen zeinu originalak, eta zer eta eraikuntza enpresa baten iragarki erraldoia zen. Horrelako zerbait:
1923an kokatu zuten Hollywoodeko muinoetan, 4000 bonbillaz josita. Los Angeleseko espantsio eta loratzearen sinbolo bihurtu zen berehala. Hainbeste bonbillekin ordea, batek baino gehiagok erre zituen bere hegoak Hollywoodeko ametsaren bila zebilenean. Peg Entwistle , 24 urteko aktoresa galestar frustratua, garai hartako Ikarorik famatuena izan zen. Pelikuletan lortu ez zuen ospea azkar batean lortu zuen bere burua H erraldoitik behera bota zuenean.
29ko crackaren oihartzunak Kaliforniako urrezko paraje horietara ailegatu eta Hollywoodland iragartzen zuen enpresak ere crack egin zuen halako batean. Birziklatzeko unea: azkeneko lau letra horiek kenduz zine negozioarekin harreman zitekeen zeinu magikoa lortu zen. Inpaktantea, boteretsua, hipnotizatzailea. Hollywoodeko produktuak lez.
60 eta 70eko hamarkadetan, nola Hollywoodeko kreatibitatea krisialdi sakonean murgilduta zegoen, hola endekatuz joan zen gure zeinua ere. Euriak, Pazifikoko haizeak, urakanek…, guztiek utzi zuten beren atzaparren marka antzinako letra zuri eta errespetagarri horiengan.
Hollywooden ezin zen horrelakorik onartu. Hugh Hefner Playboy -eko magnateak bere festa famatu horietako bat antolatu eta zeinua berreraikitzeko diru bilketa egin zuen orduan. 1978an zeinu berria altxatu zen, bederatzi letra garbi eta berri, zaharraren arrastoak auskalo nork eta auskalo non gorde zirelarik.
Bada, pasa den asteartean letra zahar eta ahaztu horien berri izan genuen. Bildumagile txoro batek atera dituelako enkantera. Ez pentsa Sotheby’s edo horrelako luxuzko etxe batean izan dela. Ebay interneteko enkante-etxe birtuala da arduraduna. Eta 450.000 dolarretan dago jokoa dagoeneko .
Iruzkinak
Julen 2005-12-09 08:52 #1

Kontu bitxia benetan. Nork imagina zezakeen halako zerbaiten ondorioz dagoela hori horrela? Nik behintzat nire ezjakintasunetik uste nuen hasiera batetatik horrela egon zela...

Julen 2005-12-09 08:57 #2

Portzirto, enkantea hemen ikus dezakezue.

Tagzania 2005-12-10 17:49 #3

Tagzanian jarri dizkizut bi puntu perspektiban, Katixa, Hefnerren Playboy Mansion etxea eta Hollywood zeinua, mapa honetan. >
Puntu bakoitzaren gainean zoom egin ahal izango duzu, baina Tagzaniaren oinarri den Google Maps aplikazioan ez dago Microsoften Windows Live Local-en dagoen detailea. Azken honetan, horra letrak eta beste honetan, Playboy Mansion. Igerileku ondoan inor ba ote den bista galtzekotan nabil, ea laguntzen didazun. >
Luistxo

Katixa Agirre 2005-12-10 20:04 #4

Beno, ba... eskerrik asko, Luistxo. Badut larunbat gau honetarako entretenimendua, yupi!

2006-01-27 14:59 #5

Kaixo... Katixa? >Ixen bitxia, benetan-be.
Interesgarria "Hollywoodland"i buruzko zure oharra. >"H"-a beti izan da gatazkatsua, galdetu bestela Txillar ta konpainiari zernolakoak entzun behar izan zituzten euskara batuaren kontuarekin, Arantzazun, ta handik aurrera.
Jarraitu zure bloga ta gure bizitzak aberasten, nire "Favorites"en dut zure orria ia ikusi nuenetik. >Enuen uste "Potatoland"en holako sormen gaitasuna zegoenik... ja, ja, ja! Just joking, of course.Kaixo... Katixa? >Ixen bitxia, benetan-be.
Interesgarria "Hollywoodland"i buruzko zure oharra. >"H"-a beti izan da gatazkatsua, galdetu bestela Txillar ta konpainiari zernolakoak entzun behar izan zituzten euskara batuaren kontuarekin, Arantzazun, ta handik aurrera.
Jarraitu zure bloga ta gure bizitzak aberasten, nire "Favorites"en dut zure orria ia ikusi nuenetik. >Enuen uste "Potatoland"en holako sormen gaitasuna zegoenik... ja, ja, ja! Just joking, of course.

2006-01-27 14:59 #6

Kaixo bioi eta eskerrik asko mezuengatik. >Julen, jarri duzun esteka erantsi dut nire mezuan, mila esker. Eta enkantearen aktualizazioa ere, milioi erdia dagoeneko. Diru gehiegi duen jendea dago mundu honetan...Kaixo bioi eta eskerrik asko mezuengatik. >Julen, jarri duzun esteka erantsi dut nire mezuan, mila esker. Eta enkantearen aktualizazioa ere, milioi erdia dagoeneko. Diru gehiegi duen jendea dago mundu honetan...

Utzi iruzkina: